ALBISTEAK

  • 11 Urr, 2018

    Alternatiben Herria Basaurin. Basaurin arrazoiak batuz.

    Datorren ostiralean, hilak 12, aurtengo Basaurin Alternatiben Herria izango dugu kalean. Aurten Benta plazan izango gara. Zenbakien bidez gure alternatibak adieraziko ditugu.
    13:00etatik aurrera izango gara eta plazatik pasatzera animatu nahi zaituztegu.

    Hauek dira Sagarrak partekatutako zenbakiak:

    Zenbaki positibo: 4.615

    2017. urtearen bukaeran dhedatu zen, azkenengoz, V edukiontzia (zabor organikoa) Basauriko auzo guztietara.Basauriarren erantzuna oso ona izan zen eta horrek, aurrentzean, parte hartzea handitzeko eta gai horien bilketa orokortzeko prozesuan bultzada handi bat izan daiteke.

    Egun, 4.615 familik ( 2018ko apiriliko datuak) , %28 ak bereizten ditu gai organikoak ongarri bihurtzeko.
    2018ko urtarrila-apirila bitartean 120.900 kilogramo batu egin dira ( 30.000 kilo/hileko).

    *******
    Zenbaki negatibo: 17

    2017an kotxeek harrapatutako personak dira.

    2015. urtean ezarri zen gure herrian 30 km/ orduko abiadura. Abiadura muga hori jarri zenetik, duela hiru urte, 56 pertsona harrapatuak izan dira Basauriko erdigunean.
    Datu horien aurrean hausnarketa sakon bat egin behar dugulakoan gaude. Seinalizazioak, soilik, ez du bermatzen araua betetzen dela. Inoiz baino beharrezkoa dira sentzibilizazio-kontientziate kanpainak, bideetan trafikoa lasaitzeko neurriak hartu eta araua betearazteko kontrolak.

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek