ALBISTEAK

  • 04 Mai, 2018

    TTIP /CETA EZ. Jardunaldiak: Euskal Herria kapitalaren ofentsiba berriaren aurrean.

    TTIP eta CETA agenda mediatikotik desagertu diren arren, merkataritza askeko hitzarmenen aurkako borrokak berebiziko garrantzia mantentzen du burujabetza eta demokraziaren defensarako. Hori dela eta, Euskal Herrian TTIP/CETAri Ez Kanpainatik Europar Batasuna bultzatzen ari den merkataritza eta inbertsio hitzarmen-bolada berrian begirada ipintzea beharrezkotzat jotzen dugu. Egungo testuinguruan, hitzarmen hauek gutxiengo baten interes ekonomikoa herrien burujabetzaren gainetik kokatu nahi duen mundu mailako bolada antidemokratiko baten adierazle bilakatzen direla ulertuz. Jardunaldi hauek merkataritza eta inbertsio itunek kapitalaren ofentsiba berri honen baitan jokatzen duten rola ulertzeko beharrari erantzuna eman nahi diote; Euskal Herriak birkonfigurazio horretan jokatzen duen paperean arreta berezia jarriz, baita hori aurkaratzeko garatu behar ditugun estrategietan ere. Horregatik, eztabaida hau ikuspuntu desberdinetatik jorratzeko mahai inguru bat, eta esparru desberdinetan eraikitzen ari diren alternatiba eta erresistentzien arteko artikulazioa bultzatzera zuzendutako eztabaida espazio bat planteatzen dira. EGITARAUA Ostirala, Maiatzak 4 18:00-20:30 Mahai ingurua: Kapitalaren ofentsiba berria desmuntatuz Kapitalismo globalaren joera berriak [Erika Gonzalez] Euskal Herria kapitalaren ofentsiba berriaren aurrean [Jule Goikoetxea] Udalak ofentsiba berriaren aurrean [Patricia Perales, Iruñako Udala] Larunbata, Maiatzak 5 9:30-14:00 World café: burujabetza eta demokraziaren defentsa botere korporatiboaren aurrean Herrien Ituna eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta: botere korporatiboarekiko alternatibak [Juan Hernández eta Mikel Noval] Eztabaida-tailerrak botere korporatiboarekiko esparru desberdinetako erresistentzia eta alternatiba esperientzien inguruan: Lan arloa [Gonzalo Fernández eta Laura Gonzalez de Txabarri] Zerbitzu publikoak [(+ hizlaria konfirmatzeke) eta Eider Casanova] Feminismoa [(+ hizlaria konfirmatzeke)] Udalgintza eta burujabetzen berreskuraketa [Iratxe Arriola] Kontrola eta erresistentziak botere korporatiboaren aurrean [Erika González] http://www.ttipez.eus/2018/04/jornadas-euskal-herria-frente-a-la-nueva-ofensiva-del-capital/

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek