ALBISTEAK

  • 23 Api, 2018

    ZERO ZABOR BIZKAIA PLATAFORMA, Bizkaian 2017. urtean sorturiko hondakinen gaineko datuak direla eta.

    Manipulatu egiten dituzte bizkaiko hondakinen kudeaketari buruzko datuak…birziklatze-tasa ez da % 48koa, ia % 38koa baizik… Horixe uste dugu, behintzat, ZERO ZABOR BIZKAIA Plataformako kideok.

    Bizkaiko Foru Aldundiaren prentsa-oharrak, eta, gogora dezagun, Hondakinen Kudeaketa barne hartzen duen Ingurumen eta Iraunkortasun
    Sailburu Elena Unzuetaren ahotan, egundoko asebetetzea erakutsi zuen Bizkaian “Birziklatzeko Gaikako Bilketaren tasa” asko handitu delako: 2016an, % 42koa izan zen; 2017an, berriz, 47,5ekoa (foru-erakundearen datuen arabera). Iazko ehuneko horrekin, gertuago geundeke EBk 2020rako ezarririko % 50eko helburutik. Tasa, urtebetean, % 5 polita handitu da!
    Bizkaitarrok, hortaz, pozarren egon behar dugu egindako kudeaketarekin,eta ez dugu gehiegi kezkatu behar itxuraldaturiko kopuruen atzean ageri diren datuengatik, Kudeaketa eraginkorraren itxura emateko gure erakundeetako agintariek egunero helarazi nahi dizkiguten datuengatik,
    hain zuzen.

    Horrenbestez, ZERO ZABOR BIZKAIA Plataforman uste dugu datuak ez direla pozik egoteko modukoak, ez eta PIGRUB luzatzeko baliodunak ere, Bizkaian Hondakinen Kudeaketa egiteko helburu, bitarteko eta baliabideetan ezer aldatu beharko ez balitz bezala. Gure ustetan, biztanleei itxuraldaturiko datuak eskaintzea ez da aukerarik egokiena. Horrez gain, Aldundiak norabidea aldatu beharra duelakoan gaude: gardentasuna eta autokritika behar dira, eta politika hori ez dela batere eraginkorra onartzea ere bai.
    Horrexegatik, beste PIGRUB bat egin behar dela uste dugu, parte-hartze demokratikoaren eta gardentasunaren printzipioetan oinarritua.

    Prentza oharra.

    Fitxategia deskargatu

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek