ALBISTEAK

  • 21 Ots, 2018

    Holan... planik ez! San Fausto,Bidebieta eta Pozokoetxe

    "Herri galdeketa" bi hilabete geroago San Fausto,Bidebieta eta Pozokoetxe "berroneratzeko" plana onartu egingo da Basauriko udalbatzarrean, datorren ostegunean, otsailaren 22 an, Txintxera, Txarraska, Basagure eta Sagarrak-Ekologistak Martxan taldeek bertara hurbiltzera animatzen zaitugu. Arratsaldeko 17:30 Udaletxeko arkupetan elkartu egingo gara erabaki horren aurrean protesta egiteko.

    Dakizunez, egindako "Herri galdeketan" boto emaileen % 18,07k hartu zuen parte, ezarritako mugatik (%20) bi puntu gutxiago. Gure ustez, horrek Gobernu Taldeak "Plana" berregitera behartzen du, konpondu gabeko arazoei irtenbideak topatzen eta adostasun politiko eta sozial handiago lortuz.

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek