ALBISTEAK

  • 14 Ots, 2018

    HERRI-AUZITEGIRAKO GONBIDAPENA

    Bi urte pasa dira jada Desazkunde eta Bizi Onen sarea osatzen dugun taldeok elkar-lanean jardunez eta antolatuz TIPI-TAPA bagoaz, Bizimodu Jasangarrietarantz abian jarri genuenetik eta dagoeneko iritsi da denbora luzez itxaron dugun data. Indarrez eta gogotsu heltzen diogu hurrengo erronkari: Bizimodu Jasangarrietarako eskubideen urraketak salatu eta hauen inguruan dagoen inpunitatea azaleratu dezagun! Horrela, beste jendarte eredu baten alde lanean diharduten eragile gisa, Bizimodu Jasangarrietarako Herri-Auzitegira gonbidatu nahi zaituztegu. Ekitaldi honetan kanpainan zehar egindako topaketa desberdinetan landu diren ardatzak jorratuko dira, eta honako eskubide hauen urraketa salatuko da: ● Lurralderako eta elikadura-burujabetzarako eskubidea ● Bizi-maila duin baterako eskubidea ● Energiarako sarbide justu eta jasangarrirako, eta energia-burujabetzarako eskubidea ● Zaintzarako eskubidea. Zaintza-sistema justu, parekide eta erantzunkideak. HERRI-AUZITEGIA GUZTIOK EGITEN DUGULAKO, ZUON BABESA ERE GARRANTZITSUA DA! Otsailaren 23an ostirala, eta 24an, larunbata, Bidebarrietako ekitaldi aretoan ikusiko dugu elkar (Bidebarrieta Kalea 4, Bilbo) Ekitaldiko egitaraua ikusi eta izena emateko: www.tipitapabagoaz.info

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek