ALBISTEAK

  • 26 Urt, 2018

    Ingurumen hezkuntza egunean. 99 galdera eta 99 esperientzia mundu bidezko eta iraunkor batean bizitzen ikasteko.

    Dokumentu hau gure bizitzei dagoeneko eragiten dien ingurumen- eta gizarte-krisi sakonaren diagnostikoan oinarritzen da (ez dugu diagnostiko hori hemen garatuko). Hezkuntzak ezin dio errealitate horri bizkar eman.

    Edukiak zerrendatzen dituzten kurrikulum-proposamenetan ez bezala, pentsamendu bakarraren “egiak” desmuntatuko dituzten galderak proposatzen dira lan honetan, Lurra planetan duintasunez eta justiziaz bizirauten lagunduko digun paradigma kultural berria eraikitze aldera.

    Galderoi erantzun behar diegu, norbanako gisa, talde gisa, Lurrean bizi den espezie gisa.

    Ez dira azterketa bateko galderak, ez eta ikasleei kalifikazioa jartzeko adierazleak ere. Era berean, ez dira arin erantzuteko galderak, bistaratzen eta azaleratzen duten galderak baizik. Kontsumotik, diruzko etekinetatik, hazkunde ekonomikotik eta antropozentrismotik ezbairik gabekotzat jotzen diren egiei susmoa hartzea nahi da.

    Galdera hauei erantzuna bilatuz (adinaren arabera, hainbat konplexutasun maila eta ibilbide dituztenak) eta esperientzia hauek praktikatuz (bai eta beste asko ere), haurren hezkuntza ibilbidea bidezko mundu iraunkor batean bizi ahal izateko funtsezko prestakuntza bilakatuko litzateke.

    Insistitu nahi dugu galdera eta esperientzia horiek iraunkortasun-ezaren eta krisi ekosozialaren panorama astindu behar dutela eta gizaki guztioi bizi izatea merezi duten bizitzak bizitzen lagundu. Hezkuntzak ez badu horretarako balio, zertarako balio du, orduan?
    Dokumentua hiru bloketan egituratuta dago (hirurak beharrezkoak dira, begirada orekatua izan ahal izateko), eta bloke bakoitzean galderak eta esperientziak daude. Hiru blokeak elkarrekin josita daude, gainjarrita, bizitzan gertatzen den bezala, eta batzuetan zaila da galderak eta esperientziak batean ala bestean sartzea.

    https://www.ecologistasenaccion.org/article18791.html

    https://www.ecologistasenaccion.org/article18791.html

    Fitxategia deskargatu

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek