ALBISTEAK

  • 21 Urr, 2017

    Gai organikoen bilketa Basauriko auzo guztietan.

    Hiritarren mobilizazio eta parte-hartzeari esker, Azaroaren erdialdean, gai organikoentzako edukiontzia auzo guztietara helduko zaigu.

    Berri pozgarria da. Azkenik, Basauriko auzokide guztiok janari hondarrak batu ahal izango ditugu ongarri organiko (konpost) bihurtzeko.

    Papera, beira, ontziak,.. bereizten ohituta gaude, dagoenekoz. Gai organikoekin gauza bera egiten ohitu behar gara.

    Ekoizten dugun zaborretatik % 36a organikoa da. Egunero 15 ren bat tona! Materia hori guzti hori berreskuratzea garrantzitsua da oso.

    Parte hartu!

    Ekiozu organikoari,
    marroira eraman!

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek