ALBISTEAK

  • 03 Urr, 2017

    Ibilbidea Ayuda ibaiaren zintzurrean zehar

    50 lagun inguru etorri ziren Okina eta Saseta herrien artean dagoen Ayuda ibaiaren zintzurra ezagutzeko bisita gidatura, joan den urriaren 1ean. Okinako Zulora igo eta gero, bailarara jaitsi, eta bukaeraraino joan ginen, GR-38tik eta GR-282tik (Ayuda ibaiari paralelo doa bidea Saseta herriraino). Aurrez finkatuta geneukan 10 geldialdi egitea. Horietan zehar aukera izan genuen ekosistema ugari ikusteko —pagadiak bailararen goialdeetan eta haitzetan; artadiak eta ibaiertzeko basoa erdialdean eta bailara bukaeran—, 8 km ere ez dituen bailara txiki hartan. Oso aberatsak dira, era berean, Okinako ekologia (kalitate handiko urak, noizbehinkako kutsadura), biologia eta botanika (espezie ugari daude: haginak, hiru astigar mota, arteak, erkametzak, urkiak, ipuruak...). Bertako geologia behatu (Okinako Zuloa, eta inguruko haitz mota desberdinak), eta historia apur bat ere ikasi genuen (Okinako errota).

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek