ALBISTEAK

  • 20 Ira, 2017

    Basauri Iraunkorragoaren Mapa.Basauri eraldatu!

    Europako Mugikortasunaren Astearen barruan, eta «Basauri 30 km/h-an» ekimenari lotuta, lankidetzan egindako diagnostikoan oinarritutako Mapa ezagutarazi nahi dugu (2014tik ari gara berau lantzen). Udalerrian hobetu beharreko puntuak, hobetu diren eremuak eta, batez ere, gutako bakoitzak Basauri atseginagoa, seguruagoa eta osasuntsuagoa izateko egindako ekarpenak jasotzen ditu dokumentuak. Maparen helburuak: - Guztion artean aurrerapausoak ematea iraunkortasunaren eta lankidetza-kulturaren bidean. - Arduratsu jokatzea sustatzea: mugikortasun iraunkorra, eta ekoizpen zein kontsumo arduratsua bultzatzea. - Tresna bat izatea zabalik, herritarren bizipenak zein inguruneari buruz dituzten ezagutzak jasotzeko, eta horiei dagokien balioa aitortzeko. https://drive.google.com/open?id=14tVQVXvKNXaqx1tqvUSsksfvoX0&usp=sharing

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek