ALBISTEAK

  • 15 Ira, 2017

    Park(ing) day 2017. Basauri Eraldatu! Mugikortasunaren Europako Astea!

    Gaur, 2017ko irailaren 15an, Munduko 35 herrialdetan eta Estatuko hainbat herri eta hirietan, gu bezalako pertsonak kalera atera dira kotxeak aparkatzeko lekuak, denbora tarte batez, parke publikoak bihurtzera. Ekimen sinboliko horren bitartez, gure herrriak eta hiriak eraldatzeko beharraz hausnarketa txiki bat egitera gonbidatu nahi zaituztegu: posible izan daiteke kotxeen eragina murriztu eta kalea pertsonentzat berreskuratu?. Gure esku dago! Norantza doa gure herria? Urte bat dela, auzokideak eta ekologistak kontra izan arren, Udalak 80 kotxentzako parking berri bat eraiki zuen Uribarri auzoan. Urte asko direla, eremu berde txiki horretan eraikuntza sozialak eraiki nahi izan ziren (Musika eta Hizkuntza Eskolak). Bat batean, inolako eztabaidarik gabe, zatitu erta erabiliera pribatuarentzako eremu bilakatu da.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek