ALBISTEAK

  • 08 Ira, 2017

    «ConSumo gusto, en Basauri» DOKUMENTALAREN EMANALDIA, 2017 / 18 IKASTURTEA.

    Sagarrak Ekologista Taldeak eta SETEM GKEk urte asko daramatzagu elkarrekin lanean, Basaurin kontsumo arduratsua sustatzen. Horrela, bada, kontsumo arduratsurako gure proposamena lotuta dago herriko eta hurbileko merkataritzarekin. Guk proposatutako ereduak, gure ustez, balio erantsia dauka, hurbilagokoa delako, humanoagoa, ingurumenarekin adeitsuagoa. Pentsatu genuen eredu hori sustatzeko bide egokia izan zitekeela ikus-entzunezko batean islatzea dendarien bizimodua eta istorioak, hau da, dagokion balioa aitortzea horrelako denden alde humanoari. Ildo horretatik doa aurkezten dizuegun «ConSumo gusto, en Basauri» dokumentala, zeina ikasleak balioetan hezteko tresna gisa erabili ahal duzuen. Dokumentala hiru helburu argitan oinarritzen da (gure ustez, zuen interesekoak izan daitezkeenak): •Dagokion balioa aitortzea eta ikusgai jartzea emakumeen lana, Basauriko hurbileko merkataritzaren agente gisa. •Dagokion balioa aitortzea eta ikusgai jartzea emakume merkatari horien bizi-istorioak. •Erakustea kontsumitzaileekin sortutako harreman eta loturek herriari/komunitateari dakarzkieten onurak. •Dagokion balioa aitortzea hurbileko merkataritzak herriari dakarkionari. Merkatariak dira dokumentalaren protagonista. Basauriko merkataritzari buruz mintzo dira, emakume merkatarien egunerokoaz, konfiantzaz, merkataritza-eredu humanoago batez. Basaurin dendak dituzten edo izan dituzten emakumeen testigantzak jasotzen ditu filmak: belaunaldiz belaunaldi igaro, eta gaur egunera arte bizirik iraun duten dendak ageri dira bertan. Horrez gain, Basauriko kontsumitzaileen lekukotzak ere daude. Bizitza-testigantzak dira, auzokoak bertakoak, komunitatearenak, gizarte-sarearenak, salerosketaren eremua gainditzen dutenak. Dokumentala ikustera eta zabaltzera gonbidatzen zaituztegu.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek