ALBISTEAK

  • 01 Ira, 2017

    Sagarrak taldea

    Zure esku dago SAGARRAK taldea sariduna izatea. EITB-ek "Zeu zara EITB" sariak banatuko ditu hilaren 20an Basaurin. "Sarien bitartez, elkarte,enpresa, erakunde eta norbanakoen lana aitortu dugu"- esan du Maite Iturbe EITBko zuzendariak. "Ekimen honen bitartez, herrritarrengana are gehiago hurbildu nahi dugu, elkartzen gaituzten loturak estutu, bertako pertsonek eta taldeek gure gizartearen garapenean egiten duten lana nabarmenduz"-gaineratu du EITBko zuzendariak. 30 urte baino gehiago ekologiaren aldeko lanak saria merezi du. Sartu ondorengo web orrialdean eta emoizu zure babesa (botoa emanez) Sagarrak ekologista taldeari. http://www.eitb.eus/es/grupo-eitb/eres-tu/ Oharra: Atal guztiak bete behar dituzu bestela ezin izango duzu aurrera egin. “Dendarik gogokoena” atalean ondoko hauek proposatzen dizkizugu: Sargantana (produktu ekologikoak), Nai Lua Teteria, Bioba (merkatu ekologikoa), Katilu taberna, Bizkarra okindegia, A fuego lento, Elkar liburudenda,... Betiere libre zara besteren bat aukeratzeko. Mezu hau zure lagunekin partekatu. Eskerrik asko.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek