ALBISTEAK

  • 19 Mai, 2017

    Bizkaiko Zero Zabor Plataformaren aurkezpen publikoa

    Maiatzaren 17 an, birziklapenaren nazioarteko egunean, BIZKAIKO ZERO ZABOR plataforma aurkeztua izan zen Bilbon. Plataformaren helburua, sustatzaileen esanean, Bizkaiak duen Hondakinen Plana “Zero Zabor” egoeraruntz zuzentzea da. Zentzu horretan, 2005ean martxan jarri eta 2016ko abenduaren 31ra bitartean indarrean egondako BHKPI-a (Bizkaiko Hiri Hondakinen Kudeaketarako Plan Integrala) errebisatzea premiazkoa dela uste dugu. BFA-k (Bizkaiko Foru Aldundiak) ezagutzera eman dituen datuen arabera, Bizkaian egin den hondakinen kudeaketa porrot egin du. (BFA-k 2015/2/27an esan zuenez, 2014an %67a birziklatzen zen; gaur egun aldiz, 2017/5/15ean, portzentai hori %42,64ra jaitsi da). Mugimendu ekologistak esaten zuenaren harira, Bizkaiko hondakinen kudeaketaren inguruko datuak faltsuak ziren. Errausketak geroz eta gehiago aldentzen gaitu Europar araudiekin bat datorren Zero Hondakinen politikarengandik. Gaur egun Zabalgarbi, aurreikusten zen moduan, hondakinen murrizketa eta birziklapenerako oztoporik handiena da. Materia organikoaren gaikako bilketaren garapen motela dugu horren adibide argia. Indarrean zegoen Plan horrek materia organikoaren aukeraketaren %4,5a aurreikusten zuen; aldiz, %1,14 baino ez da lortu. Materia organikoa zabor guztiaren %40ª izanik, frakzio hau lantzea funtsezkoa da hondakinen kudeaketa jasangarri bat lortzeko. BFAak %65ª birziklatzea lortu nahi du; aitzitik, ez du jatorrizko bereizketa kontutan hartzen eta ez dira horretarako beharrekoak diren azpiegiturak aurreikusten. Hiritarrak ez dira erlaxatu Unai Rementeriak esaten duen moduan. Errealitatea zera da, birziklatzeko beharrezkoak diren baliabideak eskura izan ez dituztela. Epez kanpo egoteaz gain, porrot egin duen BHKPI-a errebisatzeko momentua dugu hau, horretarako hiritarren parte hartzea ahalbidetuz. Kalitatezko eta kutsatzaileak ez diren birziklapen sistemen aldeko apostua egin dezagun. Zero Zabor Bizkaia

    Fitxategia deskargatu

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek