ALBISTEAK

  • 28 Api, 2017

    Ongi Etorri Gernika 2017.Ongi etorri errefuxiatuak.

    Milaka pertsona gerraren aurka, babes eta asilo eskubidearen alde.
    1937an, faxismoak Gernika bonbardatu zuen, ankerkeriaz, modu basatian. Picassok Guernica margotu zuenetik, herri bizkaitarra Bakearen ikur bilakatu da mundu osoan.
    2017an, laurogei urte geroago, beharrezkoa da gertakari haren memoriari bizirik eustea, eta “aski da” esatea milioika lagunen ihesaldia eragiten ari diren beste Guernica anker horien aurrean.
    Europako mugetan gertatzen ari dena historiako beste sarraski handi bat da. Ezin gara besoak gurutzatuta geratu, ez horixe.

    Ongi Etorri Errefuxiatuak Plataforman, laguntza humanitarioaz harago joan nahi dugu, ziur baino ziurrago baikaude salaketa politikoa dela pertsona guztiontzako justizia eta duintasuna erdiesteko zinbesteko aldaketaren motorra. Ezin dugu onartu mugak atxilotzeko, gizatasuna kentzeko eta heriotza eragiteko eremu bihurtzea milioika lagunentzat. Hori dela eta, ekitaldi bat antolatzen ari gara, Gernikan, 2017ko apirilaren 29an eta 30ean. Bertan, Euskal Herriko, Espainiako estatuko eta beste herrialde batzuetako milaka lagun bilduko gara, egoera honi dagokionez gure sumindura eta gaitzespena adierazteko, gure gobernuen pasibotasunaren kontrako jarrera agertzeko, bai eta aukerak planteatzeko eta eraikitzeko
    ere.

    https://ongietorrierrefuxiatuak.inf o/gernika2017/es/

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek