ALBISTEAK

  • 10 Api, 2017

    Ongi etorri Gernika 2017. Gerraren aurka eta errefuxiatuen alde.

    Sagarrrak-Ekologistak Martxan taldeak bat egiten du Ongi etorri errefuxiatuak elkarteak, apirilaren 29 an eta 30 ean, Gernikan antolatu duen jardunaldiekin. Gure babesa emango diogu ekimenari propaganda zabalduz eta gure herritik, 29an (11 etan Arizgoitiko plazan) igarako den bizikleta martxari laguntza emanez. Gernikan izango gara gerraren aurka eta errefuxiatu eta etorkinen eskubideen alde. EZ GALDU AUKERA, ZATOZ GERNIKA 2017ra! BIHUR DEZAGUN LURRALDE, AUZO, HERRI, HIRI… BAKOITZA HARRERA-LURRALDE!! 1937an, faxismoak Gernika bonbardatu zuen, ankerkeriaz, modu basatian. Picassok Guernica margotu zuenetik, herri bizkaitarra Bakearen ikur bilakatu da mundu osoan. 2017an, laurogei urte geroago, beharrezkoa da gertakari haren memoriari bizirik eustea, eta “aski da” esatea milioika lagunen ihesaldia eragiten ari diren beste Guernica anker horien aurrean. Europako mugetan gertatzen ari dena historiako beste sarraski handi bat da. Ezin gara besoak gurutzatuta geratu, ez horixe. Laguntza humanitarioaz harago joan nahi dugu, ziur baino ziurrago baikaude salaketa politikoa dela pertsona guztiontzako justizia eta duintasuna erdiesteko ezinbesteko aldaketaren motorra. Ezin dugu onartu mugak atxilotzeko, gizatasuna kentzeko eta heriotza eragiteko eremu bihurtzea milioika lagunentzat. Hori dela eta, ekitaldi bat antolatzen ari gara, Gernikan, 2017ko apirilaren 29an eta 30ean. Bertan, Euskal Herriko, Espainiako estatuko eta beste herrialde batzuetako milaka lagun bilduko gara, egoera honi dagokionez gure sumindura eta gaitzespena adierazteko, gure gobernuen pasibotasunaren kontrako jarrera agertzeko, bai eta aukerak planteatzeko eta eraikitzeko ere. Gernikako bonbardaketaren 80. urtemuga honetan, mobilizazio jendetsurako deia egiten dizuegu, “gerrarik ez” oihukatzeko eta migratzaile eta errefuxiatuei ongi etorriak direla esateko. Informazioguztia:http://bizkaia.ongietorrierrefuxiatuak.info/ Basaurin arremanetarako: basauriongietorrierrefuxiatuak@gmail.com Apilirilak 20an , 19:00tan Asanblada Marienean.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek