ALBISTEAK

  • 16 Urt, 2017

    “Eraman /ekarri edukiontzi organikoa zure auzora”. “Bihurtu hondakin organikoak ongarri”

    Sagarrak-Ekologistak Martxan taldeak Basauriko Udalari aurkeztutako mozioa. Gaia: Materia organikoaren gaikako bilketa egiteko informazio eta sentiberatze kanpaina; eta bilketa-sistema (5. edukiontzia) udalerriko auzo guztietara zabaltzea
    Informazio kanpaina eta sinadura bilketa egin ditu Sagarrak talde ekologistak joan den bi asteotan, eskatzeko hondakin organikoen gaikako bilketarako proposamena Basauriko auzo guztietara zabaldu dadila.
    Gaur egun, Pozokoetxen eta San Migelen , 700 familia inguruk (lautik batek) birziklatzen dituzte hondakin organikoak. Talde ekologistaren kalkuluen arabera, bestalde, edukiontzia Pozokoetxen jarri zenetik 140 tona "zarama organiko" jaso dira gutxi gorabehera, Artigasko konpost-fabrikan ongarri bihurtzeko.
    Sagarrakek, bere aldetik, 5. edukiontzia Basauriko auzo guztietara zabaltzeko proposamena aurkeztuko dio Udalari, urtarrileko osoko bilkuran. Era berean, eskatuko du Pozokoetxen eta San Migelen informazio eta sentiberatzen kanpaina egiteko, auzotar gehiago izan daitezen beren "zarama organikoaren" gaikako bilketarekin bat egiten dutenak.


    Fitxategia deskargatu

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia

© Copyright 2015 Sagarrak - Talde Ekologista minimol-ek