EKINTZEN AGENDA

Solasaldia:Jantzi deserosoak……. Erdialdeko Amerikako ehungintza-industria eta brodatzaileen eskubideak.

ANTOLATZAILEA Zarensare-EnRedandonos-Dorretxe - Sagarrak-Ekologistak
LAN ILDOA Kontsumoa
DATA ETA ORDUA 28/02/2018 - 19:00h h.
IRAUPENA 1:30h
KOKAPENA Teteria NAILUA, Araba kalea, Basauri

KONTSUMO ARDURATSUA ETA ERALDATZAILEA 2018 kanpainaren barruko solasaldia da hauxe. Kanpaina hori urtero antolatzen dugu Dorretxe elkarte ekologistak eta Sagarrak-Basauriko Ekologistak Martxanek, honako hauen laguntzarekin: Emakumeak Aniztasunean, Hemengo eta Hango Emakumeen Elkartea,SETEM Hego Haizea Zarensare-EnRedandonos sarearen parte garen herriko elkarteok, eta abar.

Oraingo honetan ezagutuko dugu nola ekoizten diren erosten ditugun jantziak eta moda-osagarriak.

Zer ezkutatzen dute gure jantzien etiketak eta prezioak? Zer da marka handiek ezkutatzen digutena? Zeintzuk dira ehungintzan ari direnen lan-baldintzak? Zatoz hitzaldira, eta elkarrekin ezagutuko dugu ehungintzaren errealitatea, horrek zein harreman duen gure kontsumo ohiturekin, eta zein alternatiba dauden, norbanako ororentzako eta Planetarentzako baldintza duinetatik abiatuta.

Solasaldian egongo dira Rosa María Marroquín eta Judith Menjívar, El Salvadorreko Mujeres Transformando (*1) elkartekoak; herrialde hartako «makiletan» (ehungintza fabriketan) aritu zireneko bizipenak kontatuko dizkigute. Zarensare-EnRedandonos (*2) solasaldian parte hartuko dugu ere.

Animatu, eta zatoz solasaldira!
Solasean ariko gara, eta bertatik bertara eskertuko dizugu zure parte-hartzea.

Zain gauzkazu!

*1. Mujeres Transformando elkarte feminista bat da. 2003ko uztailaren 3an sortu zuten emakumeen eskubideen alde lan egiteko, bereziki makiletako emakume langileen eskubideen alde. Patriarkatua eta El Salvadorreko emakumeen gorputza eta bizitza bortxaz betetzen dituzten botere-harremanak suntsitzeko lan eginten dugu, klase-kontzientzia landuz eta genero-ikuspegitik.
Elkartearen helburua da emakumeak ahalduntzea, libreki eta osoki egikaritu ditzaten herritar gisa dagozkien eskubideak. Mujeres Transformando elkarteak zenbait ahalegin egin ditu, hala nola: sindikalgintzan emakumeak lider izateko proiektuak indartzea; makiletan lan egiten duten emakumeen lan-baldintzei buruzko ikerketak; emakumeek makilen barruan bizi dituzten gehiegikeriak salatzea, bai El Salvadorren bertan, bai nazioartean; Lan Kodea eta Zona Frankoen Kodea aldatzeko proposamenak; lan-eskubideei eta laneko osasunari buruzko eskuliburuak garatu eta argitaratzea; lan zuzenbideari, laneko osasunari, sendotze pertsonalari eta herritarren salaketei eta parte-hartzeari buruzko tailerrak.

*2. ZarenSare-EnRedandonos. Euskal erakundek, kolonbiarrek eta Salvadorrekoek "Zarensare-Enredando" sareko adierazpena sinatu dugu. Hegoaldeko nahiz euskal erakundeok "bizi nahi dugun gizarte ereduaren definiziorantz" lan egitea adostu dugu, "bizia izatea merezi duen bizitza". Xedea egungo hazkunde ekonomikoan eta ahalik eta etekin handienean oinarritzen den eredu sozio-ekonomikoarekin bukatzea" da. Horren ordez, ZarenSarek eraldaketa soziala bultzatzen du. Kontzientzia aldaketaren eta praktika eraldatzaileen bitartez, tokiko nahiz nazioarte mailan ekoizpen, banaketa eta kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea sustatzea bilatzen du ZarenSarek, betiere justizia soziala eta parekidetasezko ikuspegi feminista batetik.


ZarenSare-EnRedandonos, osatzen dugun erakundeak: Corporación para la Vida Mujeres Que Crean (Medellin, Kolonbia), Mujeres en la diversidad (Basauri, Bizkaia), Banda Bat Elkartea (Donostia, Gipuzkoa),Penca de Sábila (Medellin, Kolonbia), Fundación REDES (San salvador, Salvador) Pozokoetxe auzokideen elkartea (Basauri, Bizkaia), Margotu elkartea (Bilbo, Bizkaia), K'inal Antsetik (Txiapas, Mexiko), Sagarrak Ekologista Taldea Ekologista (Basauri, Bizkaia), Mujeres de Aquí y de Allá - Hemengo eta Hango Emakumeak (Basauri, Bizkaia), Beizama Bizia (Beizama, Gipuzkoa) eta SETEM Hego Haizea GGKE (Euskadi)

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia