EKINTZEN AGENDA

Emakumeen I. Topaketa Generoari eta Energiari buruz.

ANTOLATZAILEA Numerosas organizaciones.
LAN ILDOA Kontsumoa
DATA ETA ORDUA 02/01/2018 - 18:00hs. h.
IRAUPENA 3 dias
KOKAPENA Bilbao

Nondik dator ekimen hau? Generoari eta Energiari buruzko lantaldea osatu genuen urrian, batetik, emakumeak energiaren sektorearen esfera guztietatik kanporatuta daudela eta gure eredu energetikoak emakumeengan inpaktu bereiziak eragiten dituela salatzeko eta, bestetik, trantsizio energetiko bidezkoago eta iraunkorragoaren alde lan egiten ari diren emakumeak bistaratzeko. Emakume horiek, hain zuzen ere, ezbaian jartzen ez diren inertzietan eta botere-harremanetan lan egiten dute, egunero-egunero.

Jakin badakigu, gainera, sistema heteropatriarkal honetan egoera guztiz desorekatua bizi dutela aniztasun sexuala adierazten duten pertsonek, eta ez genioke etorkizunean gai horri aurre egin behar izan nahiko.

Gure eredu energetikoa zikina da, oligopolikoa, ekozida eta bidegabea, baina, gainera, matxista eta falokratikoa ere bada. Baina hain zuzen ere, azken bi ezaugarri horietaz ez da hitz egiten. Ondorioz, desberdintasunak areagotzen dituzten jokabideak eta egoerak birsortzen dira, bai sektore energetiko tradizionalaren botere-guneetan, bai eredua aldatzeko proposamenak gauzatzen ari diren guneetan, eta oztopo handia da hori emakumeen edo aniztasun sexuala adierazten duten pertsonen partaidetzarako.

Ondoko erakunde hauetan parte hartzen dugun emakumeok bultzatu dugu topaketa hau: Xarxa per la Sobiranía Energètica, Som Energia, Mesa de Transición Energética de Cádiz, Ekologistak Martxan, Tradener, Observatori del Deute en la Globalització, Goiener, Ingeniería Sin Fronteras, Plataforma por un Nuevo Modelo Energético, Gure Energia, Europako Parlamentuaren bulegoa Bilbon, Movimiento Ibérico Antinuclear, Alianza contra la Pobreza Energética, Ongawa, Foro Extremeño Antinuclear, Observatorio Crítico de la Energía, Ecologistas en Acción eta Euskal Herriko Unibertsitatea.

Topaketa elkar ezagutzeko, diagnostiko bateratu bat lantzeko eta trantsizio feministarako tresnen sarea osatzeko abagunea izatea nahi dugu.

Emakumeen Lehenengo Topaketa Generoari eta Energiari buruz ekimenaren informazio gehiago: www.generoyenergia.org

Izenemate-orria.

Hainbat modutan lagun gaitzakezue:

1. Topaketara etorrita. Zenbat eta gehiago izan, hainbat eta hobeto!!

2. Topaketaren berri emanda, modu zabalean nahiz pertsonaz pertsona.

3. Datu-baserako emakumeak proposatuta (bidali izena, gaur egungo lana, CV laburra eta harremanetarako telefonoa, ahal dela).

4. Gizarte-sareetan lagunduta: #EnergíaSinMujeres #GéneroyEnergía // Twitter eta FB: @generoyenergia


  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia