EKINTZEN AGENDA

Euskal moda? Edo Erdialdeko Amerikakoa, Txinakoa… Ehungintza han eta hemen

ANTOLATZAILEA Dorretxe, Sagarrak-Ekologistak Martxan, Setem.
LAN ILDOA Kontsumoa
DATA ETA ORDUA 28/01/2016 - 19:00h h.
IRAUPENA 1'30
KOKAPENA Casa Torre de Ariz, Basauri.

Oraingo honetan ezagutuko dugu nola ekoizten diren erosten ditugun jantziak eta moda-osagarriak.

Zer ezkutatzen dute gure jantzien etiketak eta prezioak? Zer da marka handiek ezkutatzen digutena? Zeintzuk dira ehungintzan ari direnen lan-baldintzak? Zatoz hitzaldira, eta elkarrekin ezagutuko dugu ehungintzaren errealitatea, horrek zein harreman duen gure kontsumo ohiturekin, eta zein alternatiba dauden, norbanako ororentzako eta Planetarentzako baldintza duinetatik abiatuta.

Hitzaldian egongo dira Cecilia Campos eta Moly Sánchez, El Salvadorreko Mujeres Transformando elkartekoak; herrialde hartako «makiletan» (ehungintza fabriketan) aritu zireneko bizipenak kontatuko dizkigute. Alberto Oliveros ere izango da gure artean; Euskal Herriko Gregorio & Oliveros poltsa enpresaren ordezkaria da; tokiko ekoizle izateko apustua egin dute eta beren proiektuari buruz hitz egingo digu.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia