EKINTZEN AGENDA

TIPI-TAPA Bagoaz Hacia Vidas Sostenibles Dokumentalaren Aurkezpena egingo dugu Tetaría NAILUAN, Basaurin.

ANTOLATZAILEA Dorretxe - Sagarrak - Ekologistak Martxan
LAN ILDOA Kontsumoa
DATA ETA ORDUA 23/11/2017 - 19:30 h.
IRAUPENA 1h
KOKAPENA Teteria NAILUA, c/ Araba, Basauri

TIPI-TAPA bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz sozializazio- eta komunikazio-kanpaina bat da, zehazki, hausnarketa eta analisi kolektiboko prozesu baten emaitza

Elkarrekin aurrera egiteko ahalegin honetan, egungo garapen-ereduaren aurrean alternatibak bilatu behar direla sentitzen dugun kolektibo desberdinetako hainbat erakundek (gizarte-mugimenduak, GGKEak, sareak edota sindikatuak) gaude sartuta. Denok batera, gure posizionamendua argitaratu genuen 2016an: “Euskal Herritik kolektibotasunean eraikiz: Bizi estilo jasangarrietan oinarritutako gizarte justu eta bidezko baten eraikuntzarako analisi eta aldarrikapenak“.

Orain, TIPI-TAPA bagoaz! Bizimodu jasangarrietarantz kanpainaren txanda iritsi da; eta honen bidez garapen errukitsu, ekitatibo eta jasangarri baterantz bideratzen gaituzten eztabaida eta praktiketarako guneak sortu nahi ditugu. Horretarako, adostutako proposamen eta aldarrikapenak sozializatuko ditugu, estrategikotzat jotzen ditugun lau ardatzen inguruan: Elikagai-Subiranotasuna, Ekonomiaren birlokalizazioa, Eredu energetikoa eta Zainketa.Sozializazio hori, besteak beste, urte batean zehar egingo da kaleko ekintzen, dokumentalen proiekzioen, elkarrizketarako guneen, antzezpenen eta Bizimodu jasangarrietarantz manifestuarekiko atxikipen-kanpainen bidez; prozesua bizimodu jasangarrirako eskubidearen aldeko epaiketa sinboliko batekin amaituko da.

Anima zaitezte!!

KONTSUMO ARDURATSU ETA ERALDATZAILERAKO KANPAINA 2017.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia