EKINTZEN AGENDA

Hitzaldia:Kutsatzaile hormonalak: genero kontua?

ANTOLATZAILEA Dorretxe Sagarrak -Ekologistak Martxan
LAN ILDOA Osasuna
DATA ETA ORDUA 07/11/2017 - 19:00h h.
IRAUPENA 1:30h
KOKAPENA Marienea. Casa de la Mujeres de Basauri.

Emakumeei gehiago eragiten diete disruptore endokrinoek.
Desberdintasun biologikoen eta gizartean oraindik ere bizirik dauden rolen eraginez, emakumeek sakonago pairatzen dituzte kutsatzaile hormonalen ondorioak. Desberdintasun biologikoek eragina dute kutsatzaile hormonalak organismoan sartzerakoan. Kutsatzaile horiek nola biltegiratzen eta metabolizatzen ditugun ere definitzen dute, eta substantziok zelan eragiten diguten.
Emakumeen gorputzak azalera handiagoa du, eta, hartara, azaletik toxiko gehiago sartzen zaizkie. Era berean, haien azalak gantz gehiago du, eta horrek ahalbidetzen du substantzia liposolubleak metatzea. Hori gutxi balitz, gorputzetik toxiko horiek ateratzeko zailtasun handiagoak dituzte emakumeek.
Sistema endokrinoari eragiten dioten substantziekiko esposizioaren ondorio batzuk emakumeek baino ez dituzte pairatzen: endometriosia (endometrio-ehuna umetokitik kanpo haztea, modu mingarri batean), pubertate goiztiarra, bularreko eta obarioetako minbizia, hilekoaren eta ugalkortasunaren asaldatzea… Era berean, ingurumenarekiko esposizioari lotutako gaitz batzuek ere eragin handiagoa dute emakumeengan: fibromialgia, neke kronikoa, sentsibilitate kimiko anizkoitza...


Ekologistak Martxanen kanpaina, disruptore endokrinoekiko esposizioa gutxitzeko. Kutsatzaile hormonalik gabe.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia