EKINTZEN AGENDA

Oiz mendian bertako zuhaitzak landatzea.

ANTOLATZAILEA Sagarrak-Ekologiskak Martxan
LAN ILDOA Baso Ingunea / Ingurumena
DATA ETA ORDUA 17/01/2016 - 9 a 15 h.
IRAUPENA 4 a 5 h
KOKAPENA Oiz - Munitibar, Bizkaia

INGURUMENAREN ALDE LAN EGITEKO EGUNA
Sagarrak–Ekologistak Martxan taldeak eta Ingurumenaren aldeko Boluntarioen Sareak ingurumenaren alde lan egiteko eguna antolatu dugu berriro ere, eta bertara etortzeko dei egin nahi dizuegu. Oraingo honetan basoberritzea Eko-Oiz elkartearen lurretan egingo dugu, Oiz mendian, Munitibarren.
Jardueraren helburua izango da lursail batean ingurumen-baldintzak hobetzea -duela gutxira arte pinuak egon dira bertan landatuta.
Bertoko arbola eta zuhaixkak landatuko ditugu.

Oharrak:
• Jarduna goizez bakarrik izango da. (Basaurira 14:30etan itzuliko gara, eta Bilbora 15:00etan).
• Beharrezkoa da mendiko botekin eta mendiko arropekin etortzea.
• Egitekoa erraza da, haurrentzat izango da.
• Jarduna aurrera eramateko beharrezko lanabesak eta materialak antolatzaileen kontura izango dira.
• Beharrezkoa da izena ematea.
• Lana amaitzean armosua emango diegu parte-hartzaileei.
• Izena emateko eta argibide gehiago jasotzeko, SAGARRAKera deitu ahal duzue, 944 263 769 zenbakira (asteazkenetan eta ostiraletan, 12:00-13:00), edota posta elektronikoa idatzi honako helbide honetara: ekologia@sagarrak.org

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia