EKINTZEN AGENDA

Erakusketa: Disruptore endokrinoekiko esposizioa gutxitzenko. Zer dakizu kutsatzaile hormonalei buruz?.

ANTOLATZAILEA Dorretxe Sagarrak - Ekologistak Martxan
LAN ILDOA Osasuna
DATA ETA ORDUA 03/11/2017 - h.
IRAUPENA del 3 al 10 de Noviembre
KOKAPENA Marienea. Casa de la Mujeres de Basauri.

Azken hamarkadotan —herrialde industrializatuenetan, batez ere— ugaritu egin dira ugaltze-sistemari lotutako gaixotasunak (antzutasuna; malformazioak; pubertaro goiztiarra; eta abar), kantzerrak (obarioak, bularra, barrabilak, tiroidea) eta gaixotasun neurologikoak, immunologikoak eta metabolikoak (sindrome metabolikoa, loditasuna, diabetesa). Horrez gain, gutxitu egin da fauna basatiaren ugaltze-gaitasuna, hain zuzen ere, ornogabe, anfibio, hegazti, arrain eta ugaztun espezie ugarirena.
Gaitz horien guztien jatorria zera da: hormona-sistema asaldatzeko gaitasuna duten ingurumen-kutsatzaileekiko, hau da, disruptore endokrinoekiko esposizioa —batez ere, umetoki barruko garapenean zehar—. Elikagaietan, kontsumitu ohi ditugun zenbait produktu eta artikulutan eta lan-ingurunean aurki ditzakegu substantziok, eta ez dago horiekiko esposizio-muga segururik.
Jotzen da Europar Batasunak 150.000 milioi euro baino gehiago gastatzen dituela urtean, aipatutako substantziekin lotutako gaixotasunei aurre egiteko. Erakusketa honek azaltzen du zer diren disruptore endokrinoak; zer eragin duten osasunean eta ingurumenean; zeintzuk diren esposizio-iturriak; dauden alternatibak; substantzia horiei buruzko araudia; eta enpresek zein gizarte-erakundeek disruptoreen erabilera eta esposizioa murrizteko (edo ezerezteko) aurrera eramandako ekimenak.


Ekologistak Martxanen kanpaina, disruptore endokrinoekiko esposizioa gutxitzeko. Kutsatzaile hormonalik gabe.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia