EKINTZEN AGENDA

EKIN CETAren AURKA! PERTSONAK, INGURUMENA ETA HERRIEN DEMOKRAZIA, KORPORAZIO TRASNAZIONALEN ETEKINEN ETA ESKUBIDEEN GAINETIK.

ANTOLATZAILEA Carta de los derechos sociales.
LAN ILDOA Kontsumoa
DATA ETA ORDUA 03/06/2017 - 12:30h h.
IRAUPENA
KOKAPENA Plaza Sagrado Corazón, Bilbao.

Hurrengo asteetan Madrilgo Diputatuen Kongresuan CETAren izenpetzearen inguruko eztabaida emango da. CETA izenez Europar Batasuna eta Kanadaren arteko merkataritza librerako akordioa dugu (Zer da Ceta?). Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako TTIP eta CETAren aurkako kanpainak merkataritza libreko itunen aurkako borrokarako tresna abaitu dugu. Bertan, EAEko legebiltzarreko zein Nafarroako Parlamentuko kideen datuak eta emaila dituzu eskuragarri, CETA-ren kontra egin dezaten galdatzeko eurekin harremanetan jarri ahal izateko.
Ekin CETAren kontra, esaiozu zure legebiltzarkideari!
Autonomia Erkidegoek ez dute eskumenik CETA onartzeko, baina bertan dauden alderdietako batzuk izan dira bai Europar Batasunean, bai Espainiar Parlamentuan bere negoziazioa eta onarpena bultzatu dutenak. Beraz, orain eskumen ezaren aitzakiapean eskuak garbitu nahi badituzte ere, erantzukizun zuzena daukate.
Ez iezaiezu utzi eskuak garbitzen! Herritar zaren heinean, behartu zure eskubideak babesten! Idatzi CETA babesten duten alderdietako parlamentari guztiei, euren postura aldatzera behartzeko!
Pertsonak irabazien gainetik gaudelako, aldarrikatu ditzagun gure eskubideak, eta interpelatu saltzen dituztenak!

CETAri ez!

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia