EKINTZEN AGENDA

Jasangarritasunerako hazkuntza.Txikitxoen arima, sabela eta burmuina zaintzen ikasteko jardunaldia.

ANTOLATZAILEA Dorretxe Sagarrak - Ekologistak Martxan
LAN ILDOA Osasuna
DATA ETA ORDUA 13/05/2017 - 11:00 a 19:00h h.
IRAUPENA Todo el día
KOKAPENA Basozelai Gizarte Etxea, Basauri.
AURKEZLEA/K Miriam Tirado.Gestión de Emociones.
AURKEZLEA/K Jone Luna. Musicoterapia.
AURKEZLEA/K Eramateko. Alimentar desde la infancia.
DESCARGAS 1493057939jasangarritasunerako-hazkuntza.jpg

Txikitxoen arima, sabela eta burmuina zaintzen ikasteko jardunaldia.Aita, ama eta haurrei zuzendua, bina aiton-amonei, osaba-izeba, irakasleei eta nahi duten guztiei ere.

Gure etxeko txikien osasuna da gure kezka handienetarikoa. Horregatik, Basaurin eta maitzaren
13an, haurren zaintzarako ikuspegi desberdinak ikusteko egingo den jardunaldira gonbidatzen zaiztuztegu.

Zenbaitetan ez dakigu gure seme-alaben haserrea, tristura edota zoriontasuna bideratzen. Ez da hain erraza ikas-prozesu hauetan enpatiko, ulerkor eta lagungarri izatea. Ondo baino hobeto daki hori Mirian Tiradok; bi alabaren ama eta kazetaria den honek duela urte asko gurasotasunaren abenturan beste familia batzuk laguntzea erabaki zuen. Blog bat du eta baita youtuben kanal bat ere.Bertan,
0-6 urteko umeen zaintzari buruzko zirrikitu guztiei buruz, umorez hitz egiten du.

Bestalde, Filosofoa eta musikoterapian aditua den Jone Luna ere gurekin izango da. Familientzat tailer bat emango du, eta praktikaren bidez musikak gizakiarengan dituen onurak irakatsiko dizkigu. Estimulazio goiztiarrak umeen adimena eta emozioak garatzen laguntzen du; eta baita gorputza sendotzen ere.

Elikadura jasangarrian adituak diren Eramateko neskek ere tailer bat emango dute. Gure txikiek garai bakoitzean behar dituzten elikagaiak ezagut ditzagun. Hitzaldia eta praktika apur baten bidez remineralizatu, elikatu, naturalki gozatu eta sasi-mito batzuk argitzen lagunduko digute.

Etorri nahi baduzu, helbide honetara email bat bidaltzea baino ez duzue: criaanzaeco@gmail.com eta ordainketa egin kontu honetan 3035 0068 01 0681126228.

Prezioa: 10€ pertsonako edo 15€ bikotek/5€ familiako
Guztietara/ guztietan apuntatuz gero, 18€
Plaza mugatuak. Ez berandutu eta apunta zaitez!!!!!!


  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia