EKINTZEN AGENDA

Ekologistak Martxanek ibai jardunaldiak antolatu ditu martxoaren 7tik 16ra bitartean

ANTOLATZAILEA Ekologistak Martxan-Bizizaleak
LAN ILDOA Naturaleza
DATA ETA ORDUA 07/03/2017 - 19:00h h.
IRAUPENA Varios dias
KOKAPENA Ekoetxea, C/ Pelota, 5, del Casco Viejo de Bilbao

Ibaietako ekosistemen balore naturalak eta ur-masa horiek eta haien ingurune naturalak dituzten askotariko arazoak ezagutarazteko helburuz antolatu dituzte jardunaldiok Ekologistak Martxanek eta Bizizaleak Kultur Elkarteak, Labrit Fundazioaren eta Cristina Enea Fundazioaren laguntzaz.

Hamar adituk jardungo dute gai horien inguruan, antolatutako zazpi jardueretan.
Kartela ikusi

Martxoaren 7an, asteartea, jardunaldien aurkezpena egingo da, eta bi hitzaldi emango dira ibaien aldeko jardun ekologistei buruz

Martxoaren 9an, osteguna, ibaien ekologiari buruzko bi hitzaldi emango dituzte UPV/EHUko bi sailetako lau adituk.

Martxoaren 14an, asteartea, ibaietako biodibertsitateari buruzko bi hitzaldi emango dituzte UPV/EHUko bi sailetako hiru ikerlarik.

Martxoaren 16an, osteguna, “Yo, el Urumea” dokumentala proiektatuko da. Zuzendariaren presentzia izango dugu.

Informazio gehiago www.ekologistakmartxan.org webgunean.

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia