EKINTZEN AGENDA

Igorreko III.Basogintza Jardunaldiak.2017

ANTOLATZAILEA Baso ahaztuak-Igitie.
LAN ILDOA Baso Ingunea / Ingurumena
DATA ETA ORDUA 04/03/2017 - 9.30h h.
IRAUPENA Zapatua eta domeka
KOKAPENA Igorreko Kultur Etxean

Mendi baso eta paisaien kudeaketak merezi du hausnarketa, natura eta gure arteko harremanak behar du eztabaida. Aurten hirugarren jardunaldiak antolatzen ditugu, “basogintza eredu berriak, etorkizuneko politika publikoak eta jendartea ahalduntzea” izenburupean.

Martxoaren 4an, Igorreko kultur-etxean, goizean zehar gai desberdinen inguruan zenbait adituren aurkezpen laburrak entzun ahal izango ditugu, paisaiaren antolakuntza eta babesa, ibai-arroen kudeaketa eta baso publikoen kudeaketaz Dima eta Atxondoko kasuen ezagutza, ondoren, talde txikietan etorkizuneko basogintzaz eztabaidatzeko aukera izango dugu parte hartzaileok.
Arratsaldean Gutik Zura dokumentalaz gozatzeko aukera izango dugu, Mari Jose Barriola proiektuaren zuzendariaren aurkezpenarekin.

Martxoaren 5ean, Muruara (Araba) ibilaldia antolatu dugu, herri-basoak ezagutu eta beste zenbait adituren eskutik baso lepatuen kultura, zuhaitz zaharren babesa eta berreskurapena eta gaztainondoen hazkuntzaren inguruan hitz egiteko aukera izango dugu.

Jardunaldi hauek denetariko jendarteari daude zuzenduta, baso-jabe txiki eta herritar interesatuari, zinegotzi eta teknikariei, eta orohar paisaiaren kudeaketan eta basoen kulturan zaleak direnei.

Informazio gehiago izateko sartu jardunaldien webgunean.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia