EKINTZEN AGENDA

Garoña itxi betiko! Elkarretaratze eta Gizakatea, Santa Maria de Garoñako zentral nuklearraren behin betiko itxiera eta eraistea, Estatuko Gobernuarekin egiten diren negoziaketetan LEHENTASUNEZKO eta ATZERATU EZINEZKO puntua izan dadila eskatuzea.

ANTOLATZAILEA Foro contra Garoña de Bizkaia.BIZKAIKO GAROÑAREN KONTRAKO FOROA
LAN ILDOA Consumo
DATA ETA ORDUA 04/02/2017 - 12.30 h.
IRAUPENA 1:30h
KOKAPENA Plaza de Euskadi.Bilbao

Behean sinatzen dugun elkarte, sindikatu eta alderdiok dei egiten diegu euskal herritarrei datorren otsailaren 4an, larunbatean, Bilboko Euskadi Plazan 12:30etan egingo den kontzentraziora etortzera. Ondoren, giza kate bat egingo dugu Euskadi plazatik Sabin Etxeraino, Errekalde zumarkalean dagoen PSOEren egoitzatik pasatuz.
Helburua Garoña ez zabaltzeko denon benetako inplikazio eta konpromiso eskatzea da, adibidez, Garoñaren gaia lehentasunez alderdi guztien agendan sartzeko edo, Garoña zabalduz gero, udal, aldundi, Jaurlaritza, enpresa eta herritar guztiek Iberdrolan betiko baja emateko konpromisoa eskatzeko, edo portabilitatea oraintxe bertan egiteko, Garoña ixteko eskaerari indar gehiago emateko.
Ekintza hau Lisboan burutuko den Nazioarteko Biltzar Antinuklearrarekin batera egingo dugu. Bertan, inguruko estatuetako ekintzaileek zein hautetsiek hartuko dute parte. Gaur egun Portugalen ez dago zentral nuklearrik baina Extremadurako Almaraz oso hurbil dute eta energia nuklearrari buruzko eztabaida publiko handia dago han, espainiar estatuan ez dagoena. Nuklearrei baimena luzatu nahi diete 40tik 60 urteetara eta ez dute eztabaida hau ematerik nahi.
Txernobil eta Fukushimako 800.000 hildako eta 700.000 milioi euroko galerak eta gero, argi etan nahi dugu ez dugula hemen antzekorik nahi. Aski da! Egin dezagun denok portabilitatea behingoz energia berriztagarria saltzen duten enpresetara! ORAINTXE BERTAN!

Deitzen dute:

AAVV Bilbao, CCOO, Desazkundea, Eguzki, EH Bildu, EHNE Bizkaia, Ekologistak Martxan, Energia Gara, Ernai, ESK, Equo, Ezker Anitza, Garoñaren kontrako Foroa, Goiener, Greenpace, Gure Energia, LAB, 15M Bizkaia, PAH, PCPE, Podemos, STEILAS, Sagarrak, Udalberri.

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia