EKINTZEN AGENDA

CIFU abeslariaren kantaldia.

ANTOLATZAILEA Dorretxe Sagarrak - Ekologistak Martxan
LAN ILDOA Kontsumoa
DATA ETA ORDUA 18/11/2016 - 21:00 h.
IRAUPENA 2h
KOKAPENA Teteria NAILUA Basauri

Eduardo Galeanoren «Me caí del mundo y no sé cómo se entra…» testuaren irakurmen interpretatua. Interpretazioa, Los Lunes Lectura taldeko Carmen Pardok egingo du. Jarraian, Sergio Cifuentes «Cifu» gitarrista eta musikagile valentziarraren emanaldia, non La otra acera de la luna diskoaren kantak aurkeztuko dizkigun.

Eduardo Galeano kazetari eta idazle uruguayarrak zorigaiztokoari eta traszendenteari heldu ohi dio, egunerokoaren parte diren berbekin. Haren esaldi irudimentsuek errefrau itxura hartzen dute, eta haren pentsamendu gogoetatsua haren obra osoan zehar hedatzen da.

«El Cifu»k, berriz, flamenkoa eta kantautore lana uztartzen ditu. Gaur egungo musikagintzako proposamen sendo eta interesgarrienetakoa da. Proposamen zirraragarri, aske eta irudimentsua dakarkigu, eta, bidean, rockak eta rumbak barne biltzen duten poesia urbanoaren tradizio uztartuena ere jasotzen du.
Sarrera doakoa izango da, eta garagardo artisaua eta pintxo ekologikoa dastatu ahal izango ditugu.

KONTSUMO ARDURATSUARI BURUZKO KANPAINA 2016

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia