| ANTOLATZAILEA | SETEM, Dorretxe, Sagarrak |
| LAN ILDOA | Agroekologia |
| DATA ETA ORDUA | 29/05/2026 - 19:00 h. |
| IRAUPENA | 1:30 |
| KOKAPENA | Ibaigane Kultur Etxea |
Foro Antzerkia: "Eta uhandreak hiltzen badira"
(14 urtetik aurrera. Doakoa, aldez aurretik izena emanda eta lekua bete arte)
Izen-emate: https://labur.eus/polq90ye
Ikuskizun honek eztabaida zabaldu nahi du gure elikatzeko moduak ingurumenean duen eraginari buruz. Krisi eko-sozial larri baten erdian gaude, planetako pertsona eta izaki bizidun guztiei eragiten digun zerbait. Horregatik, ikuskizun honek ikusleen parte-hartze aktiboa bilatzen du, eszenaren funtsezko parte izanik, hor baitago galderak egiteko eta alternatibak proposatzeko modu kolektiboan.
"El mar del Norte" konpainiaren ikuskizuna, "Biela y Tierra" taldearekin lankidetzan.
Sortzaileak:
• "El Mar del Norte" Marta Cortel buru duen antzerki konpainia bat da (aktorea, titiriteroa eta komunitateekin proiektu artistikoen koordinatzailea). Konpainiaren ikuskizunak bere bizi-esperientzietatik abiatzen dira, eta hurbileko antzerki bat sortzearen alde egiten dute, artifiziorik gabea, hurbileko istorioekin, aldi berean sakonak eta dardaratsuak, ikuslea interpelatzen dutenak.
• "Biela y Tierra" krisi eko-sozialaren aurrean alternatiba errealak diren tokiko landa-ekimenak ikertzen, bisitatzen eta zabaltzen dituen emakumeen kolektiboa da. Izan ere, gure elikadura aldaketaren eragilea da, eta gure herrietan etorkizunerako giltzarriak aurkitzen dira.