EKINTZEN AGENDA

Malmasin: historia eta natura. Ibilbide gidatua

ANTOLATZAILEA Dorretxe, Sagarrak
LAN ILDOA Baso Ingunea / Ingurumena
DATA ETA ORDUA 31/05/2026 - 10:00 h.
IRAUPENA 4
KOKAPENA Centro civico Basozelai

Malmasin mendia inguruko herrietako (Arrigorriaga eta Basauri) bizilagunok asko estimatzen dugun tontor txiki bat da. Bere tontorretik, 360 metro, ikuspegi ederra dugu (Pagasarri, Ganekogorta mendigunea, Bilbo, Portua, Jata mendia, Oiz, Durangoko mendiak, Gorbeia, Nerbioi bailara).
Haren tontorrean Burdin Aroko antzinako kastroaren aztarnak daude, duela 3.000 urte ingurukoak. Kastroa bizilekua eta babeslekua izateaz gain Nerbioi ibaiaren estuario osoaren behatoki ezinhobea zen. Bertan Bilbo handiaren inguruko lehen giza asentamenduaren aztarnak ditugu. Aztarna arkeologiko horiek eta geroko beste batzuk (gerra zibileko lubakiak) direla eta, ingurune hori babes bereziko kalifikatuta dago.
Beheko kotetan harizti txiki bat eta larreak aurkituko ditugu. Duela gutxi eukaliptoen 18 hektareako baso-ustiategi bat moztu dute. Egoera berri hau aukera paregabea da inguru hau jabetza publikoa izateko eta ,bertan, baso autoktonoa lehengoratzeko lanak abiarazteko.
(bertako basoa berreskuratzea sustatzen duen elkartea).
Inguru horretako istorioa ezagutzeko ikerketa-lana egin duen arkeologia-taldearen eskutik ibilaldia egingo dugu, eta LURGAIA-ren (bertako basoa berreskuratzea sustatzen duen elkartea) laguntza izango dugu baso naturalaren leheneratzeko garraintziaz berba egiteko .
Ibilbidea Finagako San Martin ermitan hasiko da (ermitak hainbat nekropoliren aztarnak ditu, IV-XVI. mendeen artean) eta, handik, Malmasineko kastroraino igoko gara. Ondoren, ibilbide txiki bat egingo dugu, baso-ustiapena moztu ondoren eremu horren birnaturalizatzeko proposamenaz hitz egiteko.

Kolaboratzaileak: Jagoba Hidalgo Masa (Arkeogo eta Historialaria), Jose Manuel Matés Luque (Arkeologoa) eta Jon Hidalgo (naturalista, LURGAIA).
Aktibitate honetan parte hartu nahi baldin baduzu.

Izena eman: https://labur.eus/cv38iwtg

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia