EKINTZEN AGENDA

Egiturak eraiki zuntz naturalez ehuntzen

ANTOLATZAILEA SETEM, Dorretxe, Sagarrak
LAN ILDOA Baso Ingunea / Ingurumena
DATA ETA ORDUA 28/02/2026 - 10 h.
IRAUPENA 4h
KOKAPENA Vivero Iruarexeta Sagarrak, Basauri

Ehuntzera goaz !
Zer elementu eskaintzen dizkigu naturak ehuntzeko?. Eskura dauzkagun zuntz naturalak erabiliz
kupula geodesiko baten sabaia egingo dugu!
Hori guztia egingo dugu larunbat honetako saio praktikoan. 2025eko ekainan Iruaretxetako mintegian eraikitako kupula geodesikoa estaliko dugu,
Abentura honetan gidari izango ditugu Garaion Sorginguneko Miren Beitia (https://garaion.eus/#hasiera eta@garaionsorgingunea) eta Mentxu Amunategi (herbolaria, @marie_asunherboteka)
Plaza mugatuak, izena eman: https://labur.eus/jfxoyqit
Garaion Naturartea 2008an Barrundian, Araban sortutako elkartea da. Garaion sorgingunea deituriko
sormen eta kultura espazioaren zaintzaile eta kudeatzailea. Bere oinarriak: Natura, sormena eta gizarte ondarea dira.
Honela, 15 urte daramatza saskigintzaren inguruan hausnarrean eta zume edo salixarekin (bizi nahiz lehor) lanean hain ezagunak ez diren beste erabilera batzuk emanaz: itzalguneak, jolasgunea..sortuz.
Orain dela lau urtetik bioeraikuntza ikastaroetan partehartzeko aukera izan du estrukturen eraikuntzetan landare zuntzen erabilera ezberdinak proposatuz.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia