ANTOLATZAILEA | Dorretxe, Sagarrak |
LAN ILDOA | Mobilidade eta airearen kalitatea |
DATA ETA ORDUA | 08/06/2025 - 11:00 h. |
IRAUPENA | 3h |
KOKAPENA | Arizgoiti |
ARGAZKI BIZI-RALLY-A , EKAINAK 8, Arizgoitiko plazan, 11 etan
-Jarduera 2 pertsonako taldeetan egiten da.
-5 gai/proba proposatzen dira argazkiak ateratzeko.
-Partehartzaileek proba bakoitza egiteko 15 minutu izango dute. Argazkiak probaren egunean adierazten den telefonora bidali beharko dira.
-Froga bat bukatu ondoren plazara itzuli beharko da hurrengoaren berri izateko.
-Gaiak edo gako-hitzak planteatuko dira, eta talde bakoitzak askatasun osoa du hori interpretatzeko eta argazki batean islatzeko.
-Behin probak amaituta, epaimahai batek aurkeztutako argazkiak baloratuko ditu eta bi onenak aukeratuko ditu. Irabazleek 70 € eta 40 €-ko bale bana jasoko dute plazan egongo den bizikleten 2. eskuko merkatuan gastatzeko .
-Dorretxe/Sagarrak elkarteak bere sare sozialetan, web orrian, karteletan eta abarretan aurkeztutako argazkiak erabiltzeko eskubidea izango du.
Gomendagarria da egun hauetan bizikletaren eguna ospatzen delako eta arizgoitiko plazan bizikleten 2. eskuko merkatua dugulako. Dena den, gure ustez,
Basaurin ez dira bizikleta mugikortasun segururako beharrezkoak diren baldintzak betetzen, eta, beraz, ez da derrigorrezkoa bizikletaz egitea.
Bizikletaz egin nahi baduzu, garrantzitsua da segurtasun-kaskoa eta txaleko eramatea.
*Izen ematea (beharrezkoa)/ Inscripción (obligatoria):
https://labur.eus/zlhrkreb
ekainaren 4a baino lehen / Antes del 4 de junio