EKINTZEN AGENDA

Sustrai Mintegira Bisita + Agoitz Loretan Jaialdia

ANTOLATZAILEA Dorretxe, Sagarrak
LAN ILDOA Baso Ingunea / Ingurumena
DATA ETA ORDUA 31/05/2025 - 9:00 h.
IRAUPENA 11h
KOKAPENA Etxarri, Aoiz

Maiatzaren azken egunerako prestatu dugun txango honetan 2 geldialdi egingo ditugu: lehena "Sustrai" haztegia ( Etxarri de Etxauribar herrian, Iruñatik gertu ) ezagutzeko aukera izango dugu, eta ondoren "Aoiz Floren Jaialdian" emango dugu gainerako eguna.
Irteera: 9: 00etan Ariz buserako
Itzulera: Aoiz-etik 18:00etan irtengo gara eta 20:30rako helduko gara Basaurira ( gutxi gora behera).
Lehenengo geldialdian, Sustrai landare Mintegian egiten duten lana ezagutzeko aukera izango dugu. Bertan, Fulgen ezagutuko dugu, eta honek Etxauribarko Etxarrin, Iruñetik 15 km-ra dagoen mintegi txiki, artisau eta pozoirik gabeko honetan , lantzen dituzten landare bizidun eta gramineoen sorta aurkeztuko digu.
Ikusi ondorengo bideoak:
info: https://www.youtube.com/watch?v=9Ms1gFh-7to
info: https://www.facebook.com/profile.php?id=100063561974064
info: https://www.viverossustrai.com/es/
AGOITZ LORETAN JAIALDIA
Agoitz Loretan jaialdiak erakutsi nahi du zer garrantzitsua diren berdeguneak osasunerako, edertasunerako, sozializaziorako eta bizi kalitaterako, klima egokitzapenerako, biodibertsitaterako edo turismo jasangarria izateko.
Parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak, gizarte- eta kultura-erakundeak, lorezaintzaren eta ingurumenaren sektoreko enpresak, udalak, tokiko merkataritza eta ostalaritza, hezkuntza-ingurunea eta diseinuko profesionalak.
Lorategi iragankorrak, lehiaketak, ostalaritza, merkatua, bisitak, tailerrak eta kale animazioa eskaintzen ditu.
Informazio gehiago: ikusi albistearen goiburuan erantsitako liburuxka.
Irteeraren kostua: Helduak 10 € / haurrak doan.
Irteera-egunean ordaintzea.

Plaza mugatuak, izena eman behar da (derrigorrez)

https://labur.eus/nhy4seaj

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia