EKINTZEN AGENDA

Hitzaldia: Zero zabor. Zaborra birziklatzea. Herritarren apustu ekologista.

ANTOLATZAILEA SagarraK -Ekologistak Martxan. AA.VV
LAN ILDOA Hondakinak
DATA ETA ORDUA 25/10/2016 - 19h h.
IRAUPENA 1h
KOKAPENA Basozelai Gizarte Etxea, Basauri.

Basozelaiko “El Maño” Auzo Elkarteak eta Sagarrak- Ekologistak Martxan taldeak “ Edukiontzi organikoa zure auzora ekarri” kanpaina sustatu egiten dute.

Dakizunez Pozokoetxe auzoak (2013 ko abendutik) eta San Migelek (2015ko maiatzetik) gai organikoak bereizteko eta birziklatzeko aukera izaten dute. Gaur egun, 2.756 familietatik 700 baino gehiagok hartzen du parte ekimen horretan (%25 ak) eta 120 tona baino gehiago (120.000 kilo) batu izan dira.

Hondakin begetalen kopurua, pisua kontuan izanda, gure zaborraren % 40a da. Gaur egun, errauskailuan erreak izaten dira hondakin horiek. Garrantzitsua da oso dinamika kutsakor hori baztertzea eta hondakin guzti horiek bereiztea eta ongarri (konpost) bilakatzea.

Materia organikoa banatuta biltzeko erabakia hartuz, tratatu beharreko zaborra, gaur eguneko zabor guztiaren %56,14-an geratuko litzateke, eta ehuneko horren zati handi bat birziklatu daiteke ere.

Sagarrak-Ekologistak Martxan-en partehartze kontzientea oinarrizkoa dela uste dugu, hau da herritarrok etika praktiko bat garatu behar dugu, ardura, erosotasunaren aurrean jarri behar dugu.


  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia