ANTOLATZAILEA | Vecinas - vecinos del barrio y Sagarrak-Ekologistak Martxan |
LAN ILDOA | Baso Ingunea / Ingurumena |
DATA ETA ORDUA | 14/09/2016 - 19:00h h. |
IRAUPENA | 1h |
KOKAPENA | Zona verde (junto al IES.URIBARRI) |
Dakizunez Udalak aparkaleku berri bat eraiki nahi du gure auzoan. Lanak hile honetan hasiko dira eta Udalaren esanetan “auzokiden eskaera” betetzen da proiektu honekin.
Zuri, zuzenean, galdetu al dizu beharrezkoa den ala ez? Ondo deritzozu proiektuari?
Gure ustez aparkaleku berriak ez ditu konponduko gai honen inguruan auzoan dauzkagun problemak. Are gehiago, arazo gehiago sortuko ditu. Kontuan izanda Metroren sarreratik oso gertu dagoela kotxeak erakarriko ditu zarata eta kutsadura maila igoz.
Deia luzatzen dizugu gurekin bat egiteko datorren asteazkenean, hilaren 14 an, arratsaldeko 7 retan gure haserrea adierazteko eta proiektu horren kontra egiteko.
Eskuohiala, eguzkitako, kanpinerako aulkiak eta mahaia ekarri ahalko dituzu. Eguzkia goxogoxo hartu; berba, protesta, egiteko aukera izango dugu eta , aldi berean, partxis, xake edo mus partida bat bota dezakegu auzoko parke txiki horretan asfaltoak eta kotxeak hartua izan baino lehen.