EKINTZEN AGENDA

VI. Ekomartxa Euskal Herritik abiatuko da “Pedalei eragin planeta hozteko” lelopean

ANTOLATZAILEA Ecologistas en Acción Ekologistak Martxan
LAN ILDOA Movilidad y Transporte
DATA ETA ORDUA 16/07/2016 - 9:00 h.
IRAUPENA 15 dias
KOKAPENA Bilbao-Muzkiz-Gijon

Ecologistas en Acción konfederazioak eta Ekologistak Martxanek antolatzen duten Ekomartxaren VI. edizioak datorren uztailaren 16ean hasi eta 15 egunetan zehar kantauriar kostaldeko hainbat herri eta paisaia zeharkatuko ditu, uztailaren 30ean Xixonen amaituz. “Pedalei eragin planeta hozteko” lelopean, ibilbide honen helburu nagusia aldaketa klimatikoak gure kostaldean duen eraginaz kontzientziatzea eta jasangarria ez den hazkundea salatzea da, baita bertako balio naturalez gozatzea ere.

Euskal Herrian, borroka antinuklearraren 40. urteurrena dela eta homenaldia egingo da (Lemoiz, uztailak 16) eta kostaldearen kutsadura industrialaren aurkako elkarretaratzea ere izango da (Petronor, Muskiz, uztailak 17).

Egiteraua:

Larunbata uztailak 16, 1º etapa: Bilbo – Lemoiz – Bilbo

9:00 Bilbo (irteera Arenaletik) – 10:30 Getxo – 12:00 Plentzia – 13:30 Lemoiz, zentral nuklearra (Euskal Herriko borroka antinuklearraren 40.urteurrena dela eta. Homenaldia) – 15:00 Gorliz (bazkaria) – 17:30 Gorliz (irteera) – 18:30 Sopela – 19:30 Bilbo (paseoa hiritik eta etapa amaiera).

Igandea uztailak 17, 2. etapa: Bilbo – Muskiz

9:30 Bilbo (irteera Arenaletik ) – 11:00 Barakaldo (hamaiketakoa Txoznetan) – 12:00 Portugalete – 12:30 Abanto-Zierbena (La Galdamesa bide berdea) – 13:30 Muskiz (Petronorren kutsaduraren aurka Anti-Coke koordinadorarekin bat) – 14:30 La Arena Hondartza (bazkaria).

Arratsaldean txangoa egingo dugu Zierbenara Superportuak ingurumenean dituen eraginak ezagutzeko.

Astelehena uztailak 18, 3. etapa: Muskiz – Laredo

9:00 Muskiz (irteera Meatzaritik) – 9:30 Pobeña – 10:30 Kobaron (Kantabriaruntz)

http://www.ekologistakmartxan.org/eu/evento/ecomarcha-2016/

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia