EKINTZEN AGENDA

Irteera agroekologikoa Urduñara, tokiko elikadura sistema eraikitzen

ANTOLATZAILEA Dorretxe Sagarrak - Ekologistak Martxan Euskarabila
LAN ILDOA Consumo
DATA ETA ORDUA 19/06/2016 - 9:00 h.
IRAUPENA Todo el día
KOKAPENA Orduña,Bizkaia.

Agroekologiak, landa-garapenerako alternatiba gisa, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoari lotutako zenbait programa sorrarazi ditu. Bizkaiko zenbait tokitan ematen ari den eraldatze hori ezagutzeko, Urduñara joango gara: han egiten ari diren lanak argi eta garbi erakusten du tradizioa eta modernitatea ez direla bateraezinak. Nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren garapenerako Ekoizpen Urduña taldekoen eskutik ikusi ahal izango dugu aipatutako eraldatze hori nola gauzatzen ari den: lortzen ari diren emaitzak erakutsiko dizkigute, eta etorkizunerako dituzten egitasmoei buruz hitz egingo digute.

Irteera hau, Urduñako bilakaera agroekologikoa bisitatzeko da. Irteera ekainaren 19an izango da (igandea).
Basauriko Renferen geltokian elkartuko gara (Bidebietako geltokian), eta 09:13ko trenean abiatuko gara.
Urduñara heldu, eta turismo bulegora abiatuko gara. Han, kokapenari eta testuinguruari buruzko azalpen labur bat entzun eta gero, kontatuko digute nolakoa izaten ari den agroekologiarako trantsizioa Urduñan, gaur egun martxan dituzten proiektuei buruz hitz egingo digute, eta bertako produktuak dastatzeko aukera emango digute.

Gero, San Juaneko XII. Azoka bisitatuko dugu. Bertan, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoko produktuak eta artisautza-produktuak izaten dituzte, salgai eta erakusgai. Bide batez, udal sukaldea ere ezagutuko dugu.

Gero, osteratxoa egingo dugu Artomañara, eta, han, inguruko eta sasoiko produktuekin egindako menua bazkalduko dugu.

Bazkalostean, arratsaldean, tren geltokira bidean, ustiategi agroekologikoa bisitatuko dugu: lehenengo eta behin, fruitu txikien eremua ikusiko dugu, eta, gero, autokontsumorako ortuen proiektua. Amaitzeko, fruta-arbolen erreferentzia-ortua ezagutuko dugu, eta bertako barietateak berreskuratzeko egin duten lana ikusi ahal izango dugu.

Aurreikusi dugu 19:15erako bueltan egotea Basaurin.
Gomendatzen dizuegu ibiltzeko eta eguzkitik babesteko oinetako eta jantzi egokiak eramatea.Gonbidatuta zaudete guztiok.

Ekainaren 19, igandea
9:00. Renfe tren geltokian (Basauri).
Txangoaren prezioa: 20€ Helduak. 10€ Umeak.
Gosaria eta bazkaria barne.
Diru sarrera: 3035 0068 01 0681126228.
Izena ematea ezinbestokao da.
Izena emateko azken eguna: Ekainak 16.
Izena ematea: 94 440 90 16 – 94 426 37 69 ekologia@sagarrak.org

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia