EKINTZEN AGENDA

Sendabelarrak: ezagutzeko zaintzeko eta elikatzeko.Kontsumo Foroa.Toki kopurua mugatua denez, izena eman beharko duzue aurretiaz (gaztelaniaz)

ANTOLATZAILEA Sagarrak-Ekologistak Martxan, Kolore Guztietako Basoak, Dorretxe, La ventana de Ziortza, Teteria Nailua, ZarenSare-Enredando
LAN ILDOA Kontsumoa
DATA ETA ORDUA 27/05/2021 - 19:00 h.
IRAUPENA 1:15
KOKAPENA Marienea - Casa de las mujeres, Basauri

Gure ingurunean hazten diren landareak eta beren sendatze-propietateak ezagutzea, eta elikaduran ere erabiltzea

Antzina-antzinatik, gizakiok sendabelarrak erabili ditugu zenbait gaitz tratatzeko. Landareek behin eta berriro erakutsi dute eraginkorrak direla. Hainbeste, non, gaur egun ere, hainbat gaixotasun kalte-ondoriorik gabe prebenitu eta tratatzeko aukera onenetako bat diren.

Sendabelarrak mundu osoan dira ezagunak beren propietate naturalengatik. Laguntzen dute etxean osasun-arazo batzuk arintzen, prebenitzen eta tratatzen. Osasunaren Mundu Erakundeak berak, 2014-2023 Plan Estrategikoan, garrantzitsutzat jo du erakundeko kide diren estatuek botika naturalak sustatzea eta beren osasun-sistemetan sartzea.

Saioan, Bizkaian aurki ditzakegun sendabelarrei buruz ariko gara. Agian, orain arte, ez diegu erreparatu, ez ditugu ezagutzen, ez dakigu osasuntsuak direla gure osasuna zaintzeko eta kozinatzeko…

Saioaren gidaria: Mentxu Amunategi (sendabelarretan aditua).

Doakoa. Izena eman behar da aurretiaz (toki kopurua mugatua da): 944263769 edo ekologia@sagarrak.org.
Izena emateko azken eguna: maiatzak 26.

Anima zaitez eta parte hartu


  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia