EKINTZEN AGENDA

«Basauriko arbola esanguratsuak» Erakusketa, San Migelera. Hiri-Arbolaren I.Astea

ANTOLATZAILEA Sagarrak-Ekologistak Martxan - Dorretxe
LAN ILDOA Baso Ingunea / Ingurumena
DATA ETA ORDUA 07/05/2021 - 18:00 h.
IRAUPENA 2h
KOKAPENA Parque Pinceles, San Miguel - Basauri

Duela bi urte, Sagarrak-Ekologistak Martxan taldekook «Basauriko arbola esanguratsuak - #basaurikoarbolak» kanpaina abiarazi genuen, gure herriko hiri-arbolen balioa azpimarratzeko, dakarkiguten onura mordoa ezagutzeko eta berauek zaindu eta errespetatzeko beharraz kontzientziatzeko. Izan ere, zuhaitzak ezinbestekoak dira planetaren bizitzan. Zehazkiago, hiri-arbolek onura ugari ekartzen dizkigute: besteak beste, airearen kalitatea hobetzen dute, zaratatik babesten gaituzte eta klima erregulatzen dute, hezetasuna handituz eta tenperaturak epelduz. Horrez gain, arboletan zenbait animalia (hegaztiak eta intsektuak), eta landare bizi dira. Eta, gainera, zuhaitzek lasaitasuna eta ongizatea ematen digute.

Bada, goian aipatutako kanpainaren barruan, erakusketa bat antolatu dugu San Migeleko Pinceles parkean, maiatzaren 7an (datorren ostirala), gure herrian dauden hiri-arbolak ezagutarazteko.

Animatu, eta zatoz ikustera!
Han izango gara!

Osasun-arduradunek COVID-19tik babesteko ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu beharko dira: maskara egokiro jantzi (sudurra eta ahoa estalita), eta pertsonen artean 1,5 m-ko distantzia gorde, gutxienez.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia