EKINTZEN AGENDA

Bertako arbolak landatzea Undabason (Muxika).Martxoak 21: Basoen Nazioarteko Eguna

ANTOLATZAILEA Sagarrak-Ekologistak Martxan-Lurgaia-Dorretxe
LAN ILDOA Baso Ingunea / Ingurumena
DATA ETA ORDUA 21/03/2021 - 8:30 h.
IRAUPENA Hasta las 13:30h
KOKAPENA Muxika

Sagarrak-Ekologistak Martxan eta Ingurumenaren Aldeko Boluntarioen Sareak beste lan-jardun batera etortzera deitzen zaituztegu: Undabasora joango gara, Muxikara, eta parte hartuko dugu Lurgaiak azken urteotan garatutako basoberritze proiektuan, Urdaibain harizti handi bat sortzeko.

Basoberritzea, berez, zera da: basoa izandako edo landaredia-maila jakin bat egondako lurretan berriro arbolak landatzea. Basoberritzearen onura nagusia da izaki bizidunok behar dugun oxigenoa sortzen duela. Beraz, bizirauteko, arbolak behar ditugu.

Zatozte, eta ikasi basoak zaintzen, baloratzen eta babesten, mundu osasuntsuago eta jasangarriago batean bizitzeko aukera izan dezagun.

Oharrak:
•Lan-jarduna goizez izango da (15:00etarako-edo itzuliko gara Basaurira).
•Mendiko botak eta arropak ekarri behar dituzue.
•Gomendatzen dizuegu ura ere ekartzea, edan behar baduzue.
•Egitekoa erraza bada ere, haurrek ezingo dute parte hartu.
•Jarduna aurrera eramateko beharrezko lanabesak eta materialak antolatzaileon kontura izango dira.
•Toki-kopuru mugatua: etorri nahi izanez gero, izena eman behar duzue ekologia@sagarrak.org helbide elektronikoan edo 94 4263769 telefono-zenbakian, MARTXOAREN 17A BAINO LEHEN, zuen izena, abizena, harremanetarako telefono-zenbakia, adina eta bizi zareten udalerria adierazita.
•Osasun-arduradunek COVID-19tik babesteko ezarritako segurtasun- eta higiene-neurriak errespetatu beharko dituzue: maskara egokiro jantzi (sudurra eta ahoa estalita) eta pertsonen artean gutxienez 1,5 m-ko distantzia zaindu.

Lagundu gaitzazue basoak leheneratzen!

Zatozte!

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia