ANTOLATZAILEA | Sagarrak-Ekologistak Martxan Dorretxe ZarenSare-Enredando |
LAN ILDOA | Kontsumoa |
DATA ETA ORDUA | 11/12/2020 - 19:00 h. |
IRAUPENA | 1h |
KOKAPENA | Pozokoetxe Kultur Etxea,Basauri |
Teknologiak erabat aldatu du gure bizimodua, eta, erosotasun eta abantaila ugarirekin batera, kontu negatiboak ere ekarri dizkigu.
Ukaezina da: azken hamarkadetako iraultza teknologikoak gure ingurunea guztiz eraldatu du. Ukaezinak dira, era berean, argindarrak eta komunikazioek dakarzkiguten onurak. Ordea, eragozpen handi bat ere dute: erradiazioak. Eta eragozpen hori aintzat hartu behar dugu.
Ageri-agerikoa da zenbat eta denbora gehiago eman eremu elektromagnetikoetan, larriagoa izan daitekeela eragina. Hori dela eta, garrantzitsua da denbora gehien ematen dugun tokietan —alegia, etxean eta lantokian— erradiaziotik babestea.
Hitzaldi honetan azalduko dizuegu zelan lortu etxeko txokoak osasuntsuak izatea, eta zein aukera ditugun erradiazioaren eragin kaltegarriak arintzeko eta osasuna hobetzen laguntzeko.
Saioan, hizlari hau izango dugu: Asier Arregi (Geobiotek)
Abenduak 11 (ostirala), 19:00-20:00
Pozokoetxe Kultur Etxea (Basauri) Doakoa. Toki kopurua mugatua denez, izena eman beharko duzue aurretiaz, hemen: 944263769 edo ekologia@sagarrak.org.
Anima zaitez!