EKINTZEN AGENDA

Kontsumo-foroa: Zergatik bete gure teilatuak eguzki-panel fotovoltaikoz? Izena eman behar da, plazak mugatuak dira.(gazteleraz)

ANTOLATZAILEA Sagarrak-Ekologistak Martxan,Dorretxe, Zarensare-Enredando
LAN ILDOA Kontsumoa
DATA ETA ORDUA 24/11/2020 - 19:00 h.
IRAUPENA 1h
KOKAPENA Basozelai Gizarte Etxea,Basauri

Gaur gaurkoz, gutxi dira energia berriztagarrietaranzko energia-trantsizioa abiarazteko beharra zalantzan jartzen dutenak. Alabaina, proiektu eoliko eta fotovoltaiko handiek hektareak eta hektareak hartzen doaz Estatu osoan zehar, eta, bien bitartean, herritarrok une historiko horretan parte hartzeko aukera galtzen ari gara. Hori dela eta, gizarteak prozesu horretan duen zeregina sustatu eta indartu behar dugu, energia-proiektu komunitarioak garatuz.

Hitzaldian, herritarrok energia-trantsizio benetako, bidezko eta jasangarri batean modu aktiboan parte hartzeko ditugun aukera desberdinak jorratuko ditugu. Zehazkiago, ikusiko dugu zer egin dezaketen jabeen erkidegoek energia jasangarriagoaz gozatzeko, beren eraikineko estalduretan autokontsumorako instalazioak jarrita.

Azaroak 24, 19:00-20:00
Basozelai Gizarte Etxea (Basauri). Doakoa.

Toki kopurua mugatua denez, izena eman beharko duzue aurretiaz, hemen: 944263769 edo ekologia@sagarrak.org.

Saioan Álvaro Camposek hartuko du parte. Euskal Herriko Unibertsitatekoikertzaile eta irakasle elkartua da.


  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia