EKINTZEN AGENDA

JANEren paseoa.BASOZELAI kaleak saretzen.Zatoz gurekin Basozelai birpentsatzera!

ANTOLATZAILEA Sagarrak-Ekologistak Martxan Dorretxe AA.VV El Maño
LAN ILDOA Mobilidade eta airearen kalitatea
DATA ETA ORDUA 20/09/2020 - 10:00 h.
IRAUPENA 3h
KOKAPENA Basozelai, Basauri

Bada, aurtengoan proposatzen dizuegu paseoa egitea Basozelaitik, elkarrekin eta auzotarrek zein auzo-elkarteek lagunduta.

Jane Jacobs hirigintza-teorizatzaileak esaten zuen hiri bakoitzak berezko ezaugarriak dituela, baina hiri handiek, oro har, badutela arazo bereizgarri bat, gizakion beste inongo bizilekutan ematen ez dena. Eta zioen adibide zehatzekin baino ezin dela ezagutu hiri handi horien funtzionamendua.

Ibilalditxo horien xedea da agerian uztea gaur egungo edozein hiri handitan ageri diren kontuak, gaur egungo politikaren isla direnak, hain zuzen ere. Oinez goazela sortuko diren kontuekin tartekatuko ditugu zenbait gogoeta: ondareari, etxebizitzari eta gentrifikazioari buruz; arriskutsuak izan arren, bertatik paseatzera joan behar dugun tokiei buruz…

Eman diezaiogun kalea jendeari. Berreskura dezagun. Goza dezagun paseoekin. Bihur dezagun plaza topagune, eta kalea segurua heldu zein umeentzat.

Parte hartzaileak: José Fran Cid (A21eko toki- eta hiri-mugikortasun jasangarriaren alorreko proiektuetan espezializatutako teknikaria) + José Manuel Mates Luque (arkeologoa eta Paseos por la historia de Basauri liburuaren idazlea) + EL Maño Auzo Elkartea + auzotarrak.

Animatu! Elkarrekin egingo dugu paseoa! Lagundu gaitzazue gure udalerria atseginago egiten!

Zatozte!!!

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia