EKINTZEN AGENDA

MIKRO-TAILERRA: SUKALDARITZA ENERGETIKOA Elikadura energetikorako hurbilketa

ANTOLATZAILEA Dorretxe Sagarrak - Ekologistak Martxan
LAN ILDOA Consumo
DATA ETA ORDUA 06/05/2016 - 18:00 h.
IRAUPENA 3 h
KOKAPENA Centro Cívico Basozelai, Basauri

Geure osasunerako eta geure ingurunerako oso garrantzitsua da produktu ekologikoak, bertokoak eta sasoikoak kontsumitzea, eta kezka hori piztu nahi dugu jendearengan.

Izan ere, uste dugu funtsezkoa dela sustatzea produktu ekologikoak, bertokoak eta sasoikoak kontsumitzea, horrek on egiten diolako bai bertoko nekazari eta ekoizleei, baita denda txiki eta ertainei ere.

Era berean, kontsumo arduratsuaren alde egiten dugu, eta jendeari azaldu nahi diogu zein garrantzitsua den gure dietan jatorri begetaleko jakiak areagotu, eta animali-jatorrikoak murriztea. Gainera, belaunaldi berriei lurrarekiko begirunea izaten irakatsi nahi diegu, alegia, dagokion balioa aitortzen lurretik jaiotzen direnei eta nekazarien lanari.

Tailer honetan ikasiko dugu esnekirik eta azukre findurik gabeko menu energetikoa prestatzen, osoko zerealak, sasoiko barazkiak eta lekaleak (produktu ekologiko eta sasoikoak, guztiak) baliatuta.

Honako menu energetiko hau prestatuko dugu:

• Miso zopa.
• Arroza arbendol kurruskariekin.
• Barazki gozoz betetako tempeh-a.
• Entsalada epela.
• Sasoiko fruituekin egindako tarta.

Prezioa: 20 € / pertsona.

Prestatutakoa eramateko tupperak ekarri behar dituzue.

Monitorea: Aitziber Bilbao (elikadura natural eta energetikoko irakaslea).
Eguna: maiatzak 4.
Prezioa: 20 €.
Diru-sarrera egiteko: 3035 0068 01 0681126228.
Izena emateko azken eguna: maiatzak 4.
Toki-kopuru mugatua, beharrezkoa da izena ematea.
Izena ematea: Sagarrak-en.

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia