EKINTZEN AGENDA

Bertoko zuhaitzak landatzea Ibarrurin (Muxika). Ingurumenaren alde lan egiteko eguna

ANTOLATZAILEA Dorretxe - Sagarrak -Ekologistak Martxan Lurgaia
LAN ILDOA Baso Ingunea / Ingurumena
DATA ETA ORDUA 16/02/2020 - 8:30 h.
IRAUPENA Jornada de mañana
KOKAPENA Ibarruri-Muxika

Sagarrak–Ekologistak Martxan taldeak eta Ingurumenaren aldeko Boluntarioen Sareak ingurumenaren alde lan egiteko eguna antolatu dugu berriro ere, eta bertara etortzeko dei egin nahi dizuegu. Oraingo honetan basoberritzea Lurgaia elkartearen Undabason egingo dugu, Ibarrurin -Muxika.
Lana amaitzean pika-pika emango diegu parte-hartzaileei.

Oharrak:
Jarduna goizez izango da. (Basaurira 14:30etan itzuliko gara).
Beharrezkoa da mendiko botekin eta mendiko arropekin etortzea.
Egitekoa erraza da, haurrentzat izango da.
Komeni da kantinplora beteta eta jateko zerbait eramatea lanaldia amaitzean.
Jarduna aurrera eramateko beharrezko lanabesak eta materialak antolatzaileen kontura izango dira.

Beharrezkoa da izena ematea, ekologia@sagarrak.org-era idatziz ere beharrezkoa da OTSAILAK 12a, ASTEARTEA BAINO LEHEN. E-mail horretan adierazi behar da: joango zareten guztion izena eta adina

Eguna: Otsailak 16, igandea

Ordua: Basaurin, 08:30ean.
Irteteko tokia: Basaurin, Arizko tren geltokian.

Lagundu gaitzazue gure basoak leheneratzen.

Zuen zain gaude!!!

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia