EKINTZEN AGENDA

Irteera Valderejoko Parke Naturalera. Ibilbidea Purón ibai-zintzurretik eta bisita Sobróneko Ur Museora.

ANTOLATZAILEA Sagarrak -Ekologistak Martxan - Dorretxe
LAN ILDOA Baso Ingunea / Ingurumena
DATA ETA ORDUA 29/09/2019 - 8:30h h.
IRAUPENA todo el día
KOKAPENA Parque Natural de Valderejo (Araba)

Valderejo 1992an izendatu zuten parke natural. Ekosistema eta paisaia ugari barne biltzen ditu 3.500 ha-ko azaleran Apenas bizi da jendea Araba ekialdeko muturreko bailara hartan, eta, horri esker, aberatsa eta askotarikoa da bertako fauna eta flora.
Purón da Parkeko ibai nagusia: Lahoz iparraldean jaiotzen da. I-H norabidea hartzen du, eta, Burgos zeharkatu eta gero, Ebro ibaira isurtzen da. Urak, bere bidean, kareharriak higatzen ditu: ur-jauziak eta ur geldiak sortu, eta paisaia ikusgarria eratzen du. Bestalde, Parkeko azalera begetalaren % 58 baino gehiago basoa da: pinua da nagusi, artadiek, pagadiek eta, neurri txikiagoan, erkameztiek jarraituta. Ibai bazterretako landaredia nahiko ondo kontserbatuta dago —batez ere, zati batzuetan—. Era berean, EAEko sai arre kolonia habiagile handiena dago Valderejoko Natur Parkean.

Lalastran Parkeko etxea bisitatu eta gero, bideari ekin, eta Herráneraino joango gara.
Bazkaldu eta atseden hartu ostean, Ur Museoa bisitatzera joango gara, Sobrónera (urari lotutako iragana du herriak). XIX. mendean urrezko garaia bizi izan zuen Ebro ibai ondoko herriak, balnearioko ur mineromedizinalei esker.

Egun osoko irteera izango da. Gomendatzen dizuegu mendirako oinetakoak, aldatzekoak, bokata, ura eta, eguraldiaren arabera, arropa egokia eramatea.

Irteera: 08:30 San Nikolas aurreko autobus geltokia (Bilbo). 09:00 Arizko autobus geltokia (Basauri).
Aurreikusi dugu 19:30ak aldera helduko garela Bilbora bueltan, eta 20:00ak aldera Basaurira.

Irteeraren prezioa: 12 € helduak; 5 € haurrak.
Dirua honako kontu-zenbaki honetan sartu: ES91 3035 0068 01 0681126228, Laboral Kutxa.

Beharrezkoa da izena ematea. Toki-kopurua mugatua da.
Izena emateko azken eguna: irailak 25.

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia