EKINTZEN AGENDA

Oiartzun-irteera, Arditurriko Bide Berdea eta Soinuenea. Bertan behera utzi behar izan dugu irteera hau.

ANTOLATZAILEA Dorretxe Sagarrak - Ekologistak Martxan
LAN ILDOA Baso Ingunea / Ingurumena
DATA ETA ORDUA 01/10/2016 - 8:30 Bilbao 9:00 Basauri h.
IRAUPENA Todo el día
KOKAPENA Oiartzun, Gipuzkoa.

Paisaia aberatsa eta anitza duten lurraldeetara garamatzan bide leun honek edonor liluratzen du. Ordu gutxi batzuetan, bi mila urte baino gehiagoko historia duen bidea zeharkatzen uzten digun Bidegorri hau Oiartzunen dago eta oinezkoentzako eta txirrindularientzako bakarrik dago irekita.
Oiartzun ibaiarekin bat egiten duen bide honek, trenbide zahar baten ibilbidea jarraitzen du, aitzinean erromatarrek Arditurriko meategietatik itsasora mineralak eramateko erabiltzen zutena.


Parketxean bisita eta meazuloan bisita (180 mko pasarela egokitua) barne hartzen ditu.
Arditurriko meategien bihotzera bisita denboran zehar egiten den bidaia da, bertan adimena, zentzuak eta emozioak nahasten direlarik. Iluminazioak eta soinuek paper garrantzitsua dute bisita honetan; horrela meazulo barruan giro magikoa sortzen dute, bisitaria meategi hauen garai ezberdinetara eramanez.

Eta amaitzeko,Soinuenea, Herri Musikaren Txokoa bisita egingo dugu. Funtsaren barruan musika-tresnak nahiz idatzizko eta entzunezko informazioa dago, eta hori guztia herri-musikaren eta tresnen inguruan antolatu da.

Oharra: Egun osoko irteera da eta, beraz, menditik ibiltzeko
oinetakoak, janaria, ura eta berokiak eramatea
komeni da.

Txangoaren prezioak: 15 € - helduak 5€ umeak.
Hurrengo kontu-zenbakian sartu: 3035 0068 01 0681126228 Laboral Kutxa.
Derrigorrezkoa da izena ematea. Plaza mugatuak.

Izena emateko azken eguna: irailak 28

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia