EKINTZEN AGENDA

Basauriko arbola aipagarriak, ¿lagunduko diguzu bilatzen?

ANTOLATZAILEA Dorretxe - Sagarrak -Ekologistak Martxan
LAN ILDOA Naturaleza
DATA ETA ORDUA 08/05/2019 - h.
IRAUPENA de mayo a noviembre
KOKAPENA Basauri
DESCARGAS 155742286219-nota-informativaeu.pdf

Kale artean, bazterretan, etxeen kerizpetan badaude ondino zuhaitzak.Egunero ondoan igarotzen gara haien presentziaz, gehienetan,ohartu gabe.

Zure laguntzagaz gure herrian aipagarriak,deigarriak, diren zuhaitz katalogo txiki bat egin nahi dugu.

Gure asmoa betetzeko zure laguntza ezinbestekoa zaigu.
Bidal iezazkiguzu zure proposamenak!
Zer dela ta da deigarria proposatzen duzun zuhaitza?
Espezie berezia delako (bertokoa zein kanpokoa),
bere tamaina, esanahi sozial, historikoa, sentimentala duelako, bestelako arrazoiengatik.

Gure ideia atsegin bazaizu ekiozu lanari!
Hartu eta bidal iezaguzu ondorengo informazioa:

• Zuhaitzaren argazki bat edo batzuk.
• Non dagoen zuhaitz hori.

Horretaz gain, hurrengo informazioa
gehi dezakezu (aukerakoa):

• Zer espezietakoa den (baldin badakizu).
• Zergaitik da, zuretzako, aipagarria.
• Zure izena.

Informazioa nora bidali:ekologia@sagarrak.org
#basaurikoarbolak Facebook edo Instagram sareetan konpartitu.

Anima zaitez eta parte hartu!

  • Arizko Dorretxea
    c/ Fco. Kortabarria, sn. – 2º
    48970 Basauri - Bizkaia