EKINTZEN AGENDA

Irteera gidatua: BARRÓN – AÑANA eta Santa Katalina lorategi botanikoa bisitatuko dugu.

ANTOLATZAILEA Dorretxe - Sagarrak -Ekologistak Martxan
LAN ILDOA Baso Ingunea / Ingurumena
DATA ETA ORDUA 19/05/2019 - 9.00 h.
IRAUPENA todo el día
KOKAPENA Barrón (Araba)

Erriberagoitiko Barrón kontzejua bisitatuko dugu. Añanako Kuadrillan dago, Arabako mendebaldean, Gasteiztik 30 km mendebaldera eta Miranda de Ebrotik 24 km iparraldera. Balio handiko bailara da, ingurumenari zein paisaiari dagokionez.

Larreak eta bertako zuhaixka- eta arbola-zatiak tartekatzen dira, mosaikoa bailitzan. Ordea, desagertzeko arriskuan dago inguru hori: urtegia eraiki nahi dute, eta, proiektuak aurrera eginez gero, 50 h baino gehiagoko azalera hartuko luke urak. Nekazariak beldur dira, lurrak galduko ote dituzten. Bestalde, hurbilen dauden herrietan ere, laino gehiago sortuko litzateke, eta horrek Gesaltza bera ere mehatxatuko luke, akaso.

Apur bat aurrerago, geldialdi labur bat egingo dugu Arreo lakuan, Santa Katalinaren antzinako monasterioaren aurrietan lorategi botaniko bat eta Gesaltza Añana bisitatuko dugu. Herria famatua da gatza ustiatzeagatik —gaur egun, berritze-prozesuan daude hango gatzagak—. Aukera paregabea izango da arkitekturaren, paisaiaren, arkeologiaren, geologiaren eta historiaren aldetik bitxienetakoa den gure inguruko eremu hori ezagutzeko.

Amaitzeko, Zaballa de Losara joango gara, eta ahuntzak modu ekologiko eta jasangarriak zaindu, eta zenbait produktu ekoizten dituen kooperatiba txiki bat bisitatuko dugu.

Egun osoko irteera izango da. Gomendatzen dizuegu mendirako oinetakoak, aldatzekoak,bokata edo aukerako janaria, ura, eta arropa egokia eramatea (eguraldiaren araberakoa).

Irteera: 8:30 San Nikolas aurreko autobus geltokia (Bilbo). 9:30 Arizko autobus geltokia (Basauri).
Aurreikusi dugu 19:30ak aldera helduko garela Bilbora, eta 20:00ak aldera Basaurira.

Irteeraren prezioa: 15 €, helduak; eta 8 €, haurrak.
Dirua honako kontu-zenbaki honetan sartu: ES91 3035 0068 01 0681126228 (Laboral Kutxa).

Beharrezkoa da izena ematea. Toki-kopurua mugatua da.
Izena emateko azken eguna: maiatzak 16.

Anima zaitez! Zatoz!

  • Arizko Dorretxea
    Fco. Kortabarria, sn. – 2. solairua
    48970 Basauri - Bizkaia